Haize Berriak banda jazz bidaian

Guaixe 2011ko otsailaren 24a

Haize Berriak bandak jazz doinuekin hasiko du urtea. Bihar iluntzean Otsaijazz kontzertua eskainiko du Altsasuko kultur gunean. Sakanako bandak Mario Fernandino Quartet jazz taldea izanen du lagun. Elkarrekin, jazz bidaian murgilduko dituzte entzuleak. Bi taldeek sorpresa ederrak iragarri dituzte. Azken sarrerak salgai daude Iortia kultur gunean.Jazz bidaiaAltsasuko kultur guneak jazz klubetako giro goxoa izanen du bihar. Haize Berriak bandaren eta Mario Fernandino saxofonistaren melodia sakonek New Yorkera eramanen ditu entzuleak. Saxofoi jolea aski ezaguna da Sakanan, Etxarri Aranazko musika irakaslea baita. Uharteko bizilagunak jazz laukotea osatuko du Satxa Soriazu piano jolearekin, Juan Manuel Urriza bateriarekin eta Kike Arza baxu elektriko eta kontrabaxu jolearekin. Elkarrekin barruraino iristen diren jazz melodia ederrak eskainiko dituzte. Musika taldeek Tarima Beltza Altsasuko antzerki taldearen laguntza izanen dute.Urte emankorraHaize Berriak bandak programa zabala du 2011 urterako. Ohi bezala, estilo aniztasuna nagusitzen da. Sakanako banda mairu eta kristauez jantzita aterako da kalera Altsasuko ihoteetan. Apirilean Dando la Vara ikastaroaren eta kontzertuaren bigarren edizioa izanen da. Udaberrian, Eusko Irudiak klasikoa eskainiko du Etxarri Aranazko bandarekin batera. Bestalde, Altsasu eta Irurtzun jai giroan direla dantzagarriak eskainiko ditu. Sakanako banda Zumaiara eta Zumarragara ere joatekoa da. Udazkenak kontzertu gehiago ekarriko ditu.