Talde erakusketa iruindarren aurrean

Guaixe 2011ko otsailaren 28a

Ostiralean ireki zituen ateak Iruñeko Orizuru arte galeriako azken erakusketak. Bertan, ikusgai daude Alvaro Mundiñano eta Itziar Nazabalen margolanak. Sakandarrek Nafarroako 12 artisten talde erakusketan parte hartu dute. Iruñeko Udalak eta Orizuru arte galeriak antolatu dute arte erakusketa Yamagutxiren (Japonia) eta Iruñearen arteko senidetzearen 30. urtemuga ospatzeko.Urrian Yamagutxiko Izutsuya aretoan izan zen margo erakusketa. Orain, berriz, Iruñeko Orizuru galerian dago ikusgai. Margolanak, argazkiak, eskulturak eta beiran egindako artelanak ikusi daitezke, teknika ezberdinekin eta hainbat euskarritan egindakoak. Erakusketa irekita egonen da martxoaren 12ra arte.