Jazz doinuak Iortian

Guaixe 2011ko otsailaren 28a

Haize Berriak bandak eta Mario Fernandino Quartet taldeak jazz giroan murgildu zituen Iortia kultur guneko entzuleak larunbatean. Uharte Arakilen bizi den musikariaren jazz laukoteak ireki zuen emanaldia. Jazz askeak doinu melodikoagoei egin zien lekua, ikusleak giro goxoan murgilduz. Bigarren zatian Haize Berriak banda batu zen jazz festara. Bereziki ikusgarria izan zen Eric Witacre-ren Godzilla eats Las Vegas obra. Bi musika taldeek Tarima Beltza antzerki taldeko kideen laguntza izan zuten. Melodia ezagunez eta soinu efektuz beteriko musikak ikusleen txalo zaparrada sortu zuen.Asteburuko arrakastaren ondoren, Haize Berriak bandak ez du atsedenik hartuko eta ihoteetan murgilduko da. Asteburuan mairu eta kristauez mozorrotuko dira Zumaian,  eta datorren astean Altsasun izanen dira Zumaiako musika bandarekin batera.