Emakumeen hilean zinea doan

Guaixe 2011ko martxoaren 3a

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Haren altzoan zenbait jarduera antolatu ditu Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak. Haien artean dago Emakumeen Zinema Zikloa. Martxoko ostegunetan emakumeen gaia lantzen duen edo emakumeak protagonista edo zuzendari dituen film bat eskainiko dute doan Iortia kultur gunean. Emanaldiak 21:45ean izanen dira eta sarrerak ordu bete lehenago hartu daitezke.Mikel Ruedaren Estrellas que alcanzar filmak ireki zuen zikloa atzo. Hilaren 17an Laura Mañaren La vida empieza hoy egonen da ikusgai eta 24an Miguel Albaladejoren Nacidas para sufrir. Gaur Irurtzunen NagoreIrurtzungo Emakume Taldeak, kultur kontseiluaren laguntzarekin, film emanaldia antolatu du gaur, 20:00etarako. Helena Taberna altsasuarrak zuzendutako Nagore filma eskainiko dute. Dokumentalak Nagore Laffageren hilketaren kasu ezagunaren inguruan hausnartzera bultzatzen du. Filmaren ondoren, eztabaida egonen da.