Hesian Italiako elkartasun astean

Guaixe 2011ko martxoaren 3a

Euskal Herriarekiko 5. nazioarteko elkartasun asteak Italiara eraman du Sakanako Hesian taldea. Otsaileko azken astean hainbat ekitaldi izan ziren Milanen Euskal Herriarentzat eskubide zibil eta politikoak eta autodeterminazioa eskatuz. Asteburuan agurtu zuten elkartasun astea Hamaika herri, borroka bakarra lelopeko manifestazio jendetsuarekin. Bertan izan ziren Askapenako kideak, Italiako Euskal Herrikoaren Lagunak eta beste herri batzuetako ordezkariak. Trikitilariak, joaldunak eta txalapartariak era izan ziren.Hasi bezala, jai giroan amaitu zen elkartasun astea. Afari jendetsuaren ondoren, Gau internazionalista ospatu zuten Baraonda Zentro sozioalean. Bertan, kontzertua eskaini zuten Banda Bassotti ezagunak eta Hesian taldeak. Sakanako taldea izan zen oholtza gainera igotzen lehena. Ehunka lagunek leporaino bete zuten aretoa. Hesian taldeak ikusmina piztu zuen eta haien erritmo biziek dantzan jarri zuten aretoa. Banda Bassottik itxi zuen elkartasun kontzertua eta, gaua agurtzeko, oholtza gainera gonbidatu zituzten sakandarrak.Euskal Herriko Lagunak taldeak eta Askapenako ordezkariek esker oneko hitzak izan zituzten festa eta aldarrikapenean parte hartu zuten guztiendako.