Vendetta infernutik festara

Guaixe 2011ko martxoaren 2a

Vendetta taldeak asteartean aurkeztu zuen bigarren diskoa, Bilbon. Taldeko tronboi jole eta abeslari Pello Reparazek Beleixe irratian (FM 107,3) eman zuen primizia. Puro infierno diskoa "Vendettak jarraitzaileei eskaini nahi zien diskoa" dela aurreratu zuen. Diskoa labetik atera dago eta dagoeneko jarraitzaileen ikusmira sortu du. Nafarroako taldearen web orriak eta sare sozialak bero-bero daude.Vendetta bete-beteanSkalariak taldeak atsedena hartzean, Luisillo Kalandrakak eta Javiero Etxeberriak bultzatuta sortu zen Vendetta taldea 2008an, eta berehala diskoa argitaratzeko aukera izan zuten. Zenbait bertsio eta kolaboratzailerekin, taldearen aurkezpen disko ederra egin zuten. Bigarren lanean ordea, taldearen idiosinkrasia definitu nahi izan dute. Bertsiorik eta ia kolaboraziorik gabe, Luisillo Kalandraka eta Pello Reparazen taldearen 2. diskoa "% 100 Vendetta" da. Aurreko lanak, "Italiako ikutua bazuen", bigarrena "mexikarren odolberoak kutsatua dago". "Hildakoen Gaueko espiritua bereganatu eta festara eraman nahi izan dugu" azaldu zuen aurkezpenean Etxarriko baxu joleak. Diskoarekin itxaropen mezua bidali dute.Ska gartsuaOhi bezala, Vendetta taldeak ska gartsua dakar, rock ikutuarekin. Haize instrumentuen alaitasunak eta gitarraren indarrak bat egiten dute. Hego Amerikako erritmoen arrastoa era antzematen da. Ska taldeak 12 kantu sartu ditu diskoan, horietako bi euskaraz. Javiero Etxeberriak eta Pello Reparazek sortu dituzte. Arbizuarrak urrats garrantzitsua eman du eta taldeko sortzaile garrantzitsuenetako bat da.Musikan ez ezik, mezuan ere badira berriak. Vendetta taldeak aldarrikapenei eutsi die, baina ez dira orain arte bezain esplizituak. Ska taldeak dioenez, "konposizioa, lirika eta mezua" bereziki landu dituzte, entzuleei lan osoa eskaintzeko helburuarekin. "Etxean lasai eta gustura entzuteko abestiak daude" aurreratu zuen Sakanako irratian Pello Reparazek. Birarako prest    Bada Vendetta taldean aldatu ez den zerbait: zuzeneko taldea izaten jarraitzen du. Nafarrak taldearen hirugarren birarekin hasteko gogotsu daude. Euskal Herrian eta Espainian hainbat kontzertu lotu dituzte eta Alemania eta Suitzara ere joatekoak dira. Dagoeneko udara arte egutegia ederki beteta dute, eta San Juan gauetik aurrera Vendettaren sugarrak are gehiago zabalduko dira.SakandarrakVendetta taldeak Sakanarekin lotura estua  du. Luisillo Kalandraka eta Pello Reparaz taldekideez gain, beste zeinbait sakandarren ezinbesteko laguntza dute. Olatz Aldasoro etxarriarra arduratu da diseinuaz. "Lan ikaragarria egiten du, CDa, kamisetak, kartelak..." adierazi zuen Pellok Beleixe irratian. Lur Larraza etxarriarraren laguntza ere badute.Vendetta, PURO INFIERNOTaldekideak: Pello Reparaz (tronboia eta ahotsa), Ruben Anton (tronpeta eta koruak), Javier Hurakan Etxeberria (gitarra eta ahotsa), Luisillo Kalandraka (baxua eta ahotsa) eta Enriko Vibrato (bateria eta perkusioa).Management bulegoa: Patagon MusicDiskoetxea: Baga-BigaEstudioa: El SotanoKantak: 12GERTUTIKPeio Reparaz, Vendettako kidea2009an argitaratu zenuten 1. diskoa. Zer moduz joan dira hurrengo bi urteak?Egia esan nolabaiteko sorpresa izan da. Skalariak bukatuta, Vendetta oso azkar sortu zen eta abestiak eta diskoa ere epe laburrean atera ziren. Sekulako harrera izan dute bai diskoak bai zuzenekoek, gehien bat azken hauek, beti esan dugun bezala, Vendetta zuzeneko taldea baita. 100 bat kontzertu egin ditugu diskoa atera genuenetik eta oso pozik gaude. Orain bigarren diskoa etorri da. Kolaboraziorik eta bertsiorik gabe, Vendetta bete-betean da. Hau da herriari eman nahi geniona. Diskoaren izena Puro infierno da. Infernuan eroso?Infernuak baditu konnotazio batzuk; infernuak sujeritzen duen indar hori, nolabaiteko izaera maltzur hori. Nik uste Vendetraren 2 diskoa ongi borobiltzen duela. Zuzenerako taldea omen zarete.Hala da. Lehenengo diskoa erabat zuzenerako prestatua zegoen eta bigarrenean denetarik dago. Kanta borobilak ere badaude, etxean lasai entzuteko horietakoak. Nik uste aurrerapausoa dela. Noiz hasi zintetan grabatzen?Grabatzen joan zen urteko udazkenean, baina sortzen 1. diskoa atera genuenetik. Badaude abestiak duela bi urte sortutakoak eta gaur ikusi dute argia. Ea jendearen erantzuna ona den.Taldeko sortzailetako bat zara. Nola da sormen prozesua?Lehen diskoan Kolorez busti abestia bakarrik sortu nuen. Orain, berriz, denborarekin hartu dut eta asko konposatu dut. Horretarako bi modu daude: aurretiko ideia batetik sortuak edo sentimendu bat ardatz hartuta bakarrik ateratzen direnak. Adibidez, Begitara begira. Azken horiek oso betegarriak dira.Taldera eraman eta normalean onespena lortzen duzu?Javierok eta biok 26 bat abesti egin genituen eta taldean 12 aukeratu ditugu. Nik uste oso aberasgarria dela, askotan egilearen ikuspegia ez baita egokiena. Oraingoan Baga-Biga aukeratu duzue. Bai, diskoetxe eta management ofizina berria probatu nahi genituen. Disko ezberdina, borobila egin dugula uste dugu eta harendako testuinguru onena bilatzen saiatu gara. Baga-Biga diskoetxea eta Patagon Musik management bulegoa eta Iker Piedrafitaren El Sotano estudioa aukeratu ditugu.Kontzertu zerrenda luzea duzue.Bai, esan bezala management bulegoan aldaketa dugu eta dagoeneko nabaritzen ari da. Kontzertu sorta ikaragarria dugu uda aurretik: Euskal Herrian, Estatu osoan, Alemanian eta Suitzan joko dugu. Atzerrian jarraitzaileak izatea ikaragarria da. Interneten indarra agerian geratzen da. Bestalde, etxeko kontzertuak era bereziak dira. Iruñeko Akelarren kontzertu familiarra eskainiko dugu. Taldeak han eman zuen lehen kontzertua eta urtemugan urtero itzultzen gara.