Harrobia egitea, Aralar taldearen helburu

Guaixe 2011ko otsailaren 28a

31 txirrindulari ariko dira taldean. Horretaz gain, 3 txirrindulari ariko dira master taldean eta 25 inguru zikloturista taldeanArbizuk hartu zuen Aralar Txirrindularitza Taldearen aurtengo aurkezpena. "Nahiz eta taldea Lakuntzan sortu, herri askotako txirrindulariak daude bertan eta hemendik aurrera aurkezpenak herri guztietan egitea da asmoa, urtero herri ezberdinean, txandaka" adierazi zigun Aralar taldeko sortzaileetako bat eta egun entrenatzailea den Joxe Andueza lakuntzarrak. Arbizuko plazan lehenik, eta Arbizuko Olatzea hotelean ondoren, hotzari aurre egin zieten taldea osatuko duten 31 txirrindulariek eta haien entrenatzaileek, denboraldiaren aurkezpeneko ahalik eta argazki txukunenak ateratzeko asmoz. Etorkizuneko txirrindularien ondoan, Aralar taldetik ateratako Egoi Martinez eta Gorka Verdugo txirrindulari profesional etxarriarrak zeuden, eta haiekin atera zuten argazkia Aralarrekoek. "Euren presentziagatik esker bereziak eman nahi dizkiegu" gaineratu zuen Joxe Anduezak. Olatzea hotelean eman ziren aurtengo denboraldiaren xehetasunak. Sakanako Mankomunitateko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak egin zuen aurkezpena. Berak azaldu zuen Inter Sport Irabia taldea izango dela babesle nagusia - kirol enpresak 20 urte daramatza Aralar babesten - eta horretaz gain, klubak ondoko enpresa eta entitateen laguntza duela: Sakana kooperatiba, Nafarroako Kutxa, Saeba, Pellejero Aseguruak, Lorea, Bikain Garajea, Lakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranazko udalek eta Sakanako Mankomunitatea. Euren laguntzagatik eskerrak eman zien Aralar taldeak. Gerrikagoitiak azpimarratu zuenez, Aralar taldearen helburua harrobia egitea izango da, "baseko txirrindularitza bulkatzea".  Eta horretaz gain, elite mailako txirrindularitza Sakanara hurbiltzeko asmoz, abuztuan Euskaldun Torneoko afizionatuen mailako lasterketa antolatuko dute Lakuntzako festetan. Ateak zabalikAralar Txirrindularitza Taldetik adierazi zuten azken urteetan txirrindularitzan aritu nahi duten neska-mutikoen kopuruak behera egin duela, baina Aralarrek "betiko ilusioarekin eta lan egiteko gogo berberekin" jarraitzen duela. Horregatik, eskolara hurbiltzeko deia egin diete txirrindularitzan aritu nahi duten guztiei, eta ateak zabal-zabalik dituztela gogoratu. "Eskola mailan 22 txirrindulari daude, eta horietatik bik aurten eman dute izena. Kopuru hau etorkizunerako abiapuntu polita da. Bestetik, master taldean hiru txirrindulari ariko dira eta zikloturisten taldean 25 inguru" nabarmendu zuten Aralarko arduradunek. Denboraldi berriari begira "gogoekin" daudela azaldu zuen Aralarreko Javier Etxarri presidenteak. "Gu beti gogoekin, baina txirrindulariek jarri behar dute bere osasuna eta bere gogoak, garrantzitsuenak beraiek direlako" nabarmendu zuen. Aralar Txirrindulari Taldea sortu zenetik urte asko pasa dira. Aurten 31. denboraldiari ekinen dio. Urte luze hauetan egindako lanaren ondorioz, palmares ederra pilatu dute bertan aritu diren txirrindulariek. Eta txirrindulari profesional asko atera dira Aralarretik: Javier Garziandia, Jose Luis Arrieta, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Javier Etxarri eta Joseba Larralde. Aurrekontua lotzeagatik kontentuLan guztia aurrera ateratzeko 30.000 euroko aurrekontua izango du aurten Aralar Txirrindularitza Taldeak. Gastu nagusienak taldeen mantenua, ibilgailuak eta lasterketak antolatzea izango da. "Gauden garaian kontuan hartuta suerte handia daukagu, diru pixka bat badugu eta! Urtetik urtera mantentzea zailago da, enpresak eta gaizki daudenez babesle gutxiago daudelako. Guk bi urtetan bi autoak berritu ditugu eta ea Lekunberriko nire enpresak diru pixka bat ematen digun furgoneta aldatzeko, furgonetan bere publizitatea jartzearen truke" adierazi zuen Aralarko presidente Javier Etxarrik. Ildo horretan, oso eskertuta zegoen Inter Sport Irabia babesle nagusiarekin. "20 urte egin ditu gurekin eta zorte handia dugu. Migel Cabodevilla da gerentea eta txirrindularitza izugarri gustatzen zaio. Horregatik segitzen du" gaineratu zuen Etxarrik. 6 txirrindularitza proba Sei lasterketa antolatuko ditu Aralar Txirrindularitza Taldeak:-Etxarri Aranatzen, ekainaren 11n (eskolak).-Lizarragan, ekainaren 19an (kadeteak).-Lekunberrin, ekainaren 25ean (eskolak).-Lakuntzan, uztailaren 30ean (eskolak).-Etxarri Aranatzen, abuztuaren 4an (kadeteak).-Lakuntzan, abuztuaren 31n (afizionatuak, eliteak eta 23 urtez azpikoak).Aralar Taldea 2011-Juniorrak (17-18 urte): Lander Auza, Iñigo Lasarte eta Migel Aginaga.Zuzendaria: Iraitz Goñi.-Kadeteak (15-16 urte): Odei Juango, Adur Etxezarreta, Endika Larralde, Byron Kabrera, Pablo Villar eta Iñaki Avella. Zuzendariak: Joxe Andueza eta Xabier Lizarraga.-Eskolak: Zuzendariak: Javier Etxarri eta Juan Ignazio Maiza.-Haurrak (13-14 urte): Izai Mauleon, Saiffedine Abuajaja, Xabier Maiza, Oier Larunbe, Unai Zubiria, Gorka Arbizu eta Luis Beraza.-Kimuak (11-12 urte): Xabier Mauleon, Javier Mitxaus, Unai Sabino, Julen Otxoteko, Beñat Etxezarreta eta Alain Alberdi.-Hasiberriak (9-10 urte): Sergio Romero, Aitor Alberdi, Jokin El Marhoum, Joana Irastorza, Iñaki Kabrera, Maria Beraza, Anitz Larunbe eta Unax Ijurra.-Promesak (8 urtera arte): Jon Erdozia.-Masterrak: Iraitz Goñi, Juan Carlos Razkin eta Mitxel Larunbe.-Zikloturisten taldea: 25 kide inguru.GERTUTIKJoxe Andueza (Aralar taldeko sortzaileetako bat eta entrenatzailea)Aralar taldeak urte mordoa darama lanean eta zu oraindik hemen bueltaka.Bai, 31 urte egin ditu Aralar Txirrindularitza taldeak denboraldi honekin, eta nik bertan lan egiten jarraitu nahi dut jubilatu arte. Denboraldi batean Gipuzkoa aldean ibili ziren beste talde batzuk entrenatzen, ezta?Bai, 10 urte edo horrela ibili nintzen Gipuzkoan, Iberdrola eta Bidelanekin. Han entrenatzeko entrenatzaile nazionalaren titulua behar zen, nik banuen eta eskatu zidaten bertara joatea faborea bezala.Eta gero berriro etxera.Bai, nekatu nintzen han ibiltzeaz, Espainia guztian barna. Afizionatuen maila nekezagoa da, beste erritmo bat du. Lakuntzan eskatu zidaten ea Aralarrera bueltatu nahi nuen eta herrira itzuli nintzen. Kontentu nabilen? Dena hobetu daiteke eta horretan gaude. Eskolak eta kadeteak entrenatzen dituzu.Aste tartean egiten ditut txikiak entrenatu eta kadeteekin asteburuan ibiltzen naiz. Denekin gustura aritzen naiz baina txikiak eramateko hobeak dira, esker onekoak direlako. Txintxoak diren? Txikiak txintxo jartzen saiatzen gara. Denboraldirako zein perspektiba daude?Jubeniletan bi txirrindulari nahiko onak ditugu, eta kadeteetan bizpahiru onak. Txikietan ere baditugu txirrindulari batzuk karrera batzuk irabazteko moduan. Kiroltasunean gaude nahiko nibel onarekin eta saiatuko gara karrera batzuk irabazten. Burunda txirrindularitza taldearekin pike berezia duzue?Hori leienda pixka bat da. Gehienetan errazagoa da aldamenekoarekin pikatzea Nafarroako beste puntako talde batekin baino. Baina nik esaten dut hori ona dela, zeren horrek biei egiten digu motibatzea eta maila igotzea.