Almeriako Klasikoa Pelucchirendako

Guaixe 2011ko otsailaren 28a

Atzo Almeriako Klasikoa jokatu zen. Tropela batuta iritsi zen eta esprintean erabaki zen proba. Azkarrena Geox taldeko Matteo Pelucchi izan zen, Movistarreko Jose Joaquin Rojasen aurretik. Rural Kutxako Aitor Galdos seigarrena izan zen, denbora berean. Movistar taldeko Imanol Erbiti 49.a izan zen, eta Orbeako Xabier Zabalo olaztiarra 63.a, denbora berean. Afizionatuak. Rural Kutxako Javier Moreno Espainiako Kopako liderraAtzo Espainiako Koparako baliagarria den bigarren proba jokatu zen Murtziako Alcantarillan, Guerrita Trofeoa hain zuzen. Guerrita Trofeoa Jose David Martinezek irabazi zuen (Mutua Levante-Cafemax), esprintean Azysa-Conor taldeko Peter Van Dijk holandarra pasa eta gero. Rural Kutxa talde sakandarreko Javier Moreno 12.a izan zen. Hala ere, sailkapen orokorrean Moreno da Espainiako Kopako lider berria. Espainiako Kopako hirugarren proba martxoaren 6an jokatuko den Macario Sari Nagusia izango da. Bestalde, atzo Caja Cantabria Sari Nagusia jokatu zen eta Azysa-Conor taldeko Jorge Martin Montenegro argentinarra izan zen garaile, helmugara bakarrik helduta. Rural Kutxako Airán Fernandez bigarrena izan zen, 8 segundora.  Juniorrak laneanAtzo junior mailako denboraldia hasi zen, Villatuertako 33. San Veremundo Zirkuituarekin. Victor Etxeberria lizartarra (Ibarrola Pipaón) bakarrik heldu zen helmugara, Marc Cayuela bigarrenari 18 segundoko aldea atereaz.