Santa Ageda egunaren inguruan kinto ospakizunak izan ziren Burundan. Aldiz, Aranatz aldean inauteriekin batera ospatzen dira kintoak. Uharte Arakilgo kintoak atzo hasi ziren ospakizunetan, ostegunean, eta igandera arte parranda giroan ariko dira. Arbizuarrek ospakizun luzeenak izanen dituzte: ostiralean hasi eta astearteraino ariko dira festa giroan. Eta Etxarri Aranatzen eta Lakuntzan astelehenean eta asteartean ospatuko dira kintoen egunak. Uharte Arakilen 7 kintoAtzo, ostegunarekin, hasi ziren Uharte Arakilgo kintoen ospakizunak. Aurten 7 kinto izanen dira kintoen festa ospatuko dutenak: Edgar Artazkoz, Gabriela Zubieta, Aritz Razkin, Andoni Gastaminza, Asier, Iban eta Ane Huarte.Ane Huartek Beleixe irratian (107.3 FM) azaldu zuenez, atzo Motxalen bazkaldu zuten eta traktorean baserrietara joan ziren eskatzera. "Ostegunetik larunbatera, hiru egunetan zehar eskean ariko gara herrian barna eta baita fabriketan ere. Ostiralean fabriketara joango gara, eta eskolara ere bai, umeekin biltzeko eta gozoki batzuk banatzeko. Arratsaldean, lehendabizi Itsesi auzoan hasiko gara eskean, gero Katangan eta larunbatean, azkenik, herri gunean" azaldu zuen kintoak. Uharte Arakilgo kintoen festek berezitasun bat dute: urtero udalak toki bat uzten die kintoei hiru egun hauetan bertan lo egin dezaten. "Betiko kontua izan da hori, udalak kintoei lokala uztea beti ezagutu izan dugu. Aurten mojetan eginen dugu lo hiru egun hauetan" gaineratu zuen Ane Huartek. Bestalde, egun hauetan mozorrotu antza ibiltzen dira kintoak. "Bakoitzak hartzen du etxetik ahal duena, edozein trapu zahar, ileordeak eta beste, eta horrela ibiltzen gara" esan zuen Ane Huartek. Jakina, hiru egun hauetan trikitixa eta panderoaren laguntza izanen dute kintoek, Uharte Arakil bertakoek. Gosariak Itsesin egin ohi dituzte, bazkariak Motxalen, eta afariak Anaiak tabernan.Larunbatean inauteri ospakizunak dira Uharten, eta egun horretan herriko beste hainbat kintada biltzen dira tabernetan, afaltzera. Zalantzarik gabe, giro ederra izanen da Uharten igandera bitartean. Igandea "errekuperatu eta lo egiteko eguna" izanen dela nabarmendu zuen Anek. Arbizukoak, ospakizun luzeenakUharte Arakilen bezala, Arbizun soilik kintoek ospatzen dituzte kintoen festak Aurten 13 kinto izango dira, kopuru polita: Julen Luis, Amaiur Ginea, Mikel Garzia, Jon Maiza, Beñat Jaka, Jabi Erro, Juanmi Erro, Irati Izagirre, Irune Reparaz, Pagoa Urzelai, Eva Mediavilla, Jasmine Lizarraga eta Claudia Caballero. Baserritarrez jantzita ospatuko dute euren jaia.Pagoa Urzelaik Beleixe irratian (107.3 FM) adierazi zuenez, ostiraletik hasita astearteraino luzatuko dira Arbizuko kintoen ospakizunak. "Ostiraletan bonboarekin ariko gara herri guztian barna, jendeak jakiteko hor gaudela. Afaria egingo dugu eta ostiralean Arbizun bertan eginen dugu parranda. Larunbatean inauteriak direnez, herriko inauterietan murgilduko gara. Eta igandea eskean aritzeko eguna dugu. Goizeko 11:00etan jaiki eta etxez etxe eskatzen ariko gara. Arbizuarrak oso eskuzabalak dira eta ziur ongi portatuko direla" adierazi zuen Pagoa Urzelaik. Arbizuko kintoak igande gauean Lizarrara joango dira parranda egitera, eta astelehen gauean, aldiz, Tolosako bidea hartuko dute. "Hala gomendatu digute eta hala egingo dugu" gaineratu du Pagoak. Dirua eskatu soilik igandean egiten dute Arbizun, eta eskatzearekin bat pastak eta edana eskaintzen diete arbizuarrei. Astelehenean fabriketan eskatzen ariko dira, eta bazkari eta afariek ez dute huts eginen. Astelehen gauean Tolosako bidea hartuko dute, parranda ederra egiteko asmoz. Astearte arratsaldean inauteri antolakuntza lanetan ariko dira: haurrendako jokoak prestatuko dituzte, eta gero aittun handiya eta amiñ txikiya erreko dituzte, eta gauean Etxarri edo Altsasuko bidea hartuko dute festak bikain bukatzeko asmoz. "Horretaz gain San Juan bezperan ermitan dantzatzen dugu, Maria Lonbreren zaldiya dantza" azaldu du Pagoak. Etxarri Aranatzen bi egunEtxarri Aranatzen kintoek eta kinto zaharrek ospatuko dituzte kinto festak, astelehenean eta asteartean. 44 izanen dira guztira, 20 kinto eta 24 kinto zahar. Aurtengo kintoak ondokoak dira: Unai Etxeberria, Xabi Nabarro, Ruben Razkin, Danel Agirre, Hanot Garde, Eider Jaka, Amets Mendiola, Maialen Ijurra, Aitor Ijurra, Leire Mintegi, Ane Begiristain, Aintzane Goya, Maite Urriza, Haizea Garzia, Mikel Larraza, Mikel Eskala, Irune Sanchez, Joselin, Aimar Flores eta Xabi Igoa. Kintoek eta kinto zaharrek elkarrekin ospatzen dituzte bi festa egun hauek. "Aurretik Andrekunde, Gizakunde eta Garikunden ere gurekin izan ziren. Denok txatarras jantzi ginen eta eskean egon ondoren afaltzera bildu ginen. Igandean Zalduniyote da, txikien inauteri eguna, eta arratsaldean haurrendako jolasak prestatuko ditugu" adierazi zuten Beleixe irratian (107.3 FM) Leire Mintegi eta Maialen Ijurra kintoek. Astelehenean afaltzera bilduko dira kintoak eta kinto zaharrak, eta gauean Tolosara joko dute autobusez, gaupasa egitera. Astearte goizean Etxarrira bueltatuko dira, eta goizeko 10:00etan txarangarekin bildu eta etxez etxe eskean hasiko dira. Ziurrenik mozorratutakoren bat edo beste bilduko zaie eskean dabiltzan horretan. Baserritarrez jantzita egonen dira, eta buruan txano koloretsu berezi bat eramango du bakoitzak. "Aurreko ostiralean hasi ginen kintoen txanoak egiten. Kartulinarekin forma eman, gero paperatxuek moztu eta itsatsi behar ditugu. Bakoitzak bere kapela egiten du eta astelehenerako prest egonen dira" gaineratu zuten Leirek eta Maialenek. Astearte goiza eskean aritu ondoren, bazkaldu eta atzera ere beste buelta bat eginen dute kintoek. "Gero afaldu eta juerga Etxarrin, astearte ihote delakos" nabarmendu zuten Leirek eta Maialenek. Bi egun segidan parrandan, hortaz. "Ez dakit agoantatuko dugun baina saiatuko gara" gaineratu zuten. Baina kinto egunez gain, kintoek urtean barna - San Kirikon, San Adrianen, festetan eta Ama Birjinaren egunean- beste betebehar batzuk izanen dituzte. "Egun horietan dantzatu behar dugu. Horretaz gain, Olentzero egunean antortxak ematen aritu ginen, Olentzerori bidea egiten" esplikatu zuten bi neskek. Lakuntzan astelehena eta asteartea emanen dituzte eskean eta parrandanBi kintek ospatzen dituzte kinto ospakizunak Lakuntzan: kintoak eta "acompañante" edo kinto berriak. Hau da, 17 urte eta 18 urte bete dituztenak. Aurten 20 inguru izanen dira: Aitor Mozo, Aitor Egurza, Alejandro Zabala, Angel Fernandez, Asier Arregi, Asier Lizarraga, Bidane Alegria, Eider Razkin, Eva Mediavilla, Fernando Jiménez, Ibon Arregi, Iraitz Berastegi, Irati Pellejero, Itsaso Olazaran, Joseba Juanjo, Judit Mayo, Leidy Abadia, Naroa Bañasco, Pablo Miguel Cabezudo eta Saioa Galarza. Astelehenean goizeko 9:00ak aldera bilduko dira guztiak, baserritarrez jantzita. "Goizean enpresetatik dirua biltzen hasiko gara, musikaz lagunduta. Trikitilari batzuk hartuko ditugu. Eta bazkaldu ondoren etxeetan hasiko gara eskatzen. Gero afaldu eta Tolosara joango gara autobusez, parranda egitera. Zer galdu zaigun Tolosan? Ez dakit, ohitura da eta hala egiten dugu. Aurretik joan izan dira kintoak eta gu ere bai" azaldu zuen Beleixe irratian (107.3 FM) Iraitz Berastegik. Asteartean Tolosatik itzuli, baina berehala prest egon beharko dute kintoek, atzera ere etxez etxe eskean arituko direlako. Bazkaldu ondoren buelta emanen dute herritik barna eta bapo afaldu eta gero Etxarri Aranatz edo Altsasuko bidea hartuko dute, ospakizunak bikain bukatzeko asmoz.