Xabierko gaztelua helmuga

Guaixe 2011ko martxoaren 4a

Etzi ospatuko da bi erromesaldietatik lehena. Sasoiko dauden sakandar batzuk bihar bertan abiatuko dira Xabierrerantz. Beste asko igandean goizter jaiki eta ibilgailuetan joanen dira. Batzuk Zangozatik 8:00etan abiatzen den gurutze-bidean parte hartuko dute. Besteak, berriz, 10:00etarako Xabierren izanen dira, meza hasten denerako. Sakandarrak asteartean ere Xabierko bidea hartuko dute. Graziako bederatziurrena ospatzen da egun hauetan eta, horregatik, Nafarroako pastoraltza eskualdeetako erromesaldiak ere antolatuak daude . Sakana hartzen duen Mendialde eskualdearena heldu den asteartean joanen da Xabierrera, eta eguerdian meza izanen dute.Bigarren xabierraldia hilaren 12an izanen da, larunbatarekin. Aurtengo erromesaldien leloa Kristorengan errotuak eta onbideratuak, fedean tinko.