Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lacturale esnea da Osasunako babesleetako bat, eta Lacturalek egindako gonbidapena aintzat hartuta, Osasuna taldeko futbol jokalariak Etxeberri behitegian izan ziren ostiralean bisitan. Tartean zegoen Ekhi Senar futbolari ergoendarra. Etxeberriko Juanma Garrok egin zien harrera. Instalazio guztiak bisitatu zituzten esnearen ekoizpen integratua nola egiten den ikusteko. Ondoren guztiak bazkari ederrean bildu ziren Etxeberrin.