Asteburuan txirrindularitzak utzi duena

Guaixe 2011ko martxoaren 7a

ProfesionalakMurtziako Itzulia irabazteak lasaitasun handia eman dio ContadorriAtzo despeditu zen Murtziako Itzulia, 12,4 km-ko erlojupekoarekin. Alberto Contadorrek txapeldun handia izaten jarraitzen duela demostratu zuen. Etapa irabazi zuen, Coppeli 8 segundo eta Menchovi 12 segundo atera eta gero, eta horretaz gain Murtziako Itzulia bera, Coppeli 11 segundo eta Menchovi 17 segundo aterata. Garaipenak lasaitasun handia eman ziola aitortu zuen Contadorrek, eta horrekin batera "ilusio berezia" pizten ziola, azkenaldian horren gaizki pasatu eta gero. Sakandarrei dagokienez, Movistar taldean dabilen Imanol Erbiti hiriberriarra 51.a sailkatu da sailkapen orokorrean, 7 minutura. Bestalde, maila kontinental profesionalean dabilen Rural Kutxak lan ederra egin du. Hiru sakandar Paris-NizanAbian da Paris-Niza lasterketa entzutetsua. Atzo Houdan herrian hasi eta despeditu zen etapa Vacansoleil taldeko Thomas de Gendt belgiarrak irabazi zuen. Bere taldea helmugarako 40 kilometroren faltan hasi zen mugitzen, eta horrek esprinterrak desgastatu zituen. Euskaltel taldeko Gorka Verdugo etxarriarra 91.a izan zen, 13 segundora, haren taldekide Jorge Azanza altsasuarra 122.a, denbora berean, eta haien taldekide Pablo Urtasun urdiaindarra 172.a, 8:33ra. Gaur bigarren etapa jokatuko da, Monfort L´Amaury eta Milly artean, 198 kilometrokoa. AfizionatuakAzysa-Conorrek hirugarren garaipena lortu duAzysa taldeak hasiera bikaina eman dio aurtengo denboraldiari, atzo Euskaldun Torneorako baliagarria zen Laudioko proban Martin Montenegro argentinarra garaile izan eta gero. Hiru txirrindulari heldu ziren helmugara, eta Montenegro azkarrena izan zen, Bidelango Gutierrezen eta Asier Maezturen aurretik. Rural Kutxako Paul Kneppers seigarrena izan zen, 23 segundora. Aurreko asteburuan Caja Cantabria Sari Nagusia irabazi zuen Montenegrok. Bestalde, larunbatean Camargo Sari Nagusia jokatu zen Cantabriako Maliañon, eta Azysa-Conor taldeko Poloniako Grzegorz Kwiatkowski izan zen garailea, esprintean. Rural Kutxako Jesus Del Pino laugarrena sartu zen, denbora berean, eta talde sakandarreko Pablo Torres bosgarrena, 24 segundora. Rural Kutxako Fran Morenok jarraitzen du Espainiako Kopako buru izatenAtzo Alcalá de Henaresek Macario Sari Nagusia hartu zuen, Espainiako Kopako hirugarren proba puntuagarria. Errusiako Lokomotiv taldeko Evgny Shalunovek irabazi zuen etapa. Rural Kutxako Fran Moreno 16.a heldu zen helmugara, eta horrek lidergoa mantentzea ahalbideratu dio Sakanako taldeko txirrindulariari. Espainiako Kopako laugarren proba puntuagarria igandean jokatuko da Asteasun, 10:00etan, VIII. Aiztondo Klasikoa hain zuzen.  136 km-ko proba gogorra da, elite eta 23 urtez azpikoendako