Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hirugarren maila. Lehen multzoa. 28. Jardunaldia: Lagun Artea 1 - Agoitz 0Hiru puntu garrantzitsu bildu ditu Lagun ArteakHirugarren mailako kategorian mantentzeko lanetan murgilduta dabil Lakuntzako Lagun Artea eta asteburuan lan ona egin du taldeak, hiru puntu bildu baititu. Agoitz taldea hartu zuten Zelai Berrin eta 1-0 gailendu zen Lagun Artea. Beheko postuetan dabiltzan bi talderen arteko lehia izan zen atzokoa, eta garaipenarekin jaitsiera postuetatik ateratzea eta arerio zuzena duen Agoitz taldearekin puntutara berdintzea lortu zuen Lakuntzako taldeak.Baja nabariak zituen Lagun Arteak baina gogor lan egin zuen partida guztian barna. 26. Minutuan Montoyak Lagun Artearen gola sartu zuen eta hortik aurrera Agoitzen erreakzioa espero zuten lakuntzarrek, baina egia esan behar bada agoizkoek ez zieten gehiegi beldurtu, nahiz eta eurek bezala jokoan asko izan. Lagun Arteak aukera gehiago izan zituen, baina ez zuen asmatu, eta azkenean 1-0 gailendu zen Lagun Artea, merezimendu osoz. Tudelanok jarraitzen du lider hirugarren mailan. Lakuntzako taldea jaitsiera postuetatik atera da eta orain 18.a da, 17.a den Agoitz taldearekin puntutara berdinduta. Hirugarren mailari eusteko borrokak, bada, jarraitzen du. Larunbatean Uharte Iruñean jokatuko du Lagunek, Itaroa Huarte taldearen kontra. Ea puntuak pilatzen jarraitzen duten. Preferente maila. Lehen multzoa. 23. Jardunaldia. Etxarri Aranatz 1 - San Cristobal 3Ahazteko modukoaHolakoa izan zen Etxarri Aranatzen eta San Cristobal taldearen arteko lehia, istiluak eta guzti. Lehen zatian bi taldeek aukera argiak izan zituzten, eta atsedenera joan baino lehen Etxarrik aurreratzea lortu zuen Asierren golari esker. Bigarren zatian ez zen ezer aipagarririk gertatu 60. minutura arte, orduan berdindu baitzuen San Cristobalek. 65. minutuan partida goitik behera aldatu zen gertakaria jazo zen. Nonbait, San Cristobalen jokoz kanpo argia ez zuen ikusi arbitroak, eta Etxarriko defentsak eskua sartu zuela eta, 9 jokalarirekin gelditu zen Etxarri. Istiluak sortu ziren eta, azkenean, 3 jokalari gutxiagorekin gelditu zen Etxarri. San Cristobalek egoera aprobetxatu zuen, eta, azkenean, 1-3 gailendu zen. Subiza da preferente mailako liderra, 47 punturekin. Etxarrik azken postuan jarraitzen du, 16.ean, 16 punturekin. Larunbatean Barañainen jokatuko du Etxarrik, zazpigarrena den Lagunak taldearen kontra. Ea giroa baretu eta Etxarrik bere benetako jokoa erakusten duen. Erregional maila. Laugarren multzoa. 24. Jardunaldia: Universidad de Navarra 0 - Altsasu 4Gol sorta ederra jaso zuen AltsasukLehen zatian Altsasuk hortzak erakutsi zizkion Universidad de Navarrari, baina hala ere OPUSeko Unibertsitatekoak aldeko 1-0arekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian bigarren gola sartu zuten Iruñakoek eta hortik aurrera dominatzera pasatu ziren. Hala ere, Altsasuk ongi jokatu zuen, arerio ona izan zen, baina, bukaeran 4-0 galdu zuen Altsasuk. Unibertsitateko Juanjik sartu zituen laurak. Baztan da liderra. 55 punturekin. Altsasuk 13. postuan jarraitzen du, 19 punturekin. Asteburuan Altsasuk 10.a den Itaroa Huarte taldea hartuko du Dantzalekun. Ea joko onak puntuak pilatzea ekartzen duen.