Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamenduaren bidez, Nafarroako Antzokien Sarea lagunduko du 617.500 eurorekin. Horrela erabaki zuten joan zen astelehenean. 200.000 euro Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak jasoko ditu eta gainerako 417.500 euroak sareko udalerriek, baremoaren arabera. Horietatik 46.436,66 euro Antzokien Sarean dauden Sakanako lau udalerriek jasoko dute: 15.478,89 euro Altsasuk, 12.039,13 euro Etxarri Aranatzek, 11.609,17 euro Irurtzunek eta 7.309,47 euro Olatzagutiak.Nafarroako Antzokien Sarea 2009an sortu zen herrialdean "antzerki, musika eta dantza programazioa hobetzeko helburuarekin", bai kalitatean bai kantitatean. Aldi berean, Nafarroako arte eszenikoetako langileen lan baldintzak hobetzea nahi zen. Nafarroako Gobernuak eta Udalerri eta Kontzejuen Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Sareak ikuskizunak antolatzen ditu Nafarroako 30 kultur etxe eta antzokitan. Haien artean daude Irurtzungo, Etxarri Aranazko eta Olatzagutiko kultur etxeak eta Altsasuko kultur gunea.46.436,66 euroDiru-laguntza hori jasoko dute NASko Sakanako Udalek.