Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, 2.000 euroko diru-partida du, "interesekoak irizten dizkion argitalpenak bulkatzeko eta diruz laguntzeko". Ibarreko erakunde eta biztanleei zuzenduta dago deialdia. BaldintzakDeialdi horretara liburuak edo ikus-entzunezko lanak aurkeztu daitezke. Beti ere, euskara hutsezkoak izan behar dute eta hizkuntzaren normalizaziorako onuragarriak izan beharko dute. Eskaerak aztertzerakoan mankomunitateak honako esparruak lehenetsiko ditu: soziolinguistika, hizkuntza antropologia, hizkuntzaren historia, dialektologia, onomastika, toponimia, literatura idatzia edota ahozko tradizioa. Liburuen kasuan mankomunitateak inprimategi gastuak bakarrik diruz lagunduko ditu. Ikus-entzunezkoen kasuan, berriz, eskatzaileak hedapen publikorako bertsioa aurkeztuko du. Aldi berean, Sakanako udalerrietarako dohaineko emanaldi publikoetarako plan bat aurkeztu beharko du. Emanaldi-plan hori burutzea eskatzailearen ardura izanen da. Eskaerak balorazio batzorde batek aztertuko ditu eta adostutako baremo bati jarraituz puntuatuko dira.EskabideakSakanako Mankommunitatearen diru-laguntza deialdi horretan interesa dutenek Lakuntzako egoitzan aurkeztu behar dituzte eskaerak. Honako dokumentazioa aurkeztu beharko da: nortasun agiriaren fotokopia; argitalpenak sortutako gastuen frgagiri orijinalak edo konpultsatutako fotokopiak, eskabide orokorra eta, hala badagokio, diru-laguntza eskaeren berri ematea. Eskaerak azaroaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira Sakanako Mankomunitatearen egoitzan.