Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ilbeltzaren 10ean hasi zuten greba mugagabea Arfeko langileek. Zor zitzaien atzeratutako soldatak kobratu eta enpresarendako bideragarritasun plana eskatuz ekin zioten grebari. Greban 59 egun eman ondoren, ostegunean itzuliko dira lanera Arfeko 157 langileak, epaileak enpresaren hartzekodunen konkurtsoa sinatu ondoren. Langileen batzarrak pasa den astean erabaki hori hartu zuen.