Goss, Paris-Nizako lider berria

Guaixe 2011ko martxoaren 8a

Columbia taldeko Mathew Gossek irabazi zuen Paris-Nizako hirugarren etapa, atzo jokatutakoa, 202,5 kilometrokoa, esprintean erabaki zena. Azanza, Verdugo eta Urtasun denbora berean sailkatu ziren. Aipatzekoa da helmugarako kokatzen ari zirenean eroriko larria izan zela. Sailkapen orokorrean Gossek Thomas de Gendti 2 segundo ateratzen dizkio eta Hausslerri 6 segundo. Verdugo 100.a da eta Azanza 103.a, 16 segundora, eta Urtasun 162.a, 8:36era. Gaur laugarren etapa jokatuko da, 191 kilometrokoa, oso etapa gorabeheratsua, 2. eta 3. Mailako zazpi porturekin. Gaur abiatuko da Tirreno AdriatikoGaur hasi eta martxoaren 15era arte jokatuko da Italiako Tirreno-Adriatiko proba garrantzitsua. Euskaltel-Euskadi taldeko burua Amets Txurruka izanen da, eta Egoi Martinez etxarriarra bere eskuin besoa izanen da. Izar handiak ariko dira lehian, esprinter garrantzitsuenak tartean: Cavendish, Hushovd, Petacchi, Greipel, Boonen, Freire, Cancellara, Millar, Evans, Cunego, Andy Schleck, Basso edo Nibali tartean. Gaur 16,8 km-ko erlojupekoa dago jokoan.