Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean eman zitzaion hasiera, Txantrean, Nafarroako Irristaketa Federazioak antolatutako Nagusien Ligari. Bertan juniorrak eta seniorrak aritu ziren. Sakanatik Olaztiko Sutegi, Altsasuko Irristaketa Taldea eta Urdiaingo Aitziber klubetako ordezkariak izan ziren. Juli Acebes entrenatzaileak adierazi duenez sakandarrak "ongi defendatu ziren". "Denboraldi hasieran gaude eta lana ona izan da. Gainera, Sakanako hiru taldeak - Sutegi, Altsasu eta Aitziber - bata balira bezala lan egiten dute" argitu du Acebesek. Larunbatean, martxoaren 5ean, Txikien Ligako jardunaldia jokatuko da Amaia klubaren instalazioetan. Miniak, benjaminak eta kimuak ariko dira.