Gaur Orbea Continental taldearen aurkezpena

Guaixe 2011ko martxoaren 1a

Gaur eguerdian eginen du bere aurkezpena Orbea Continental taldeak, Orbeak Mallabian duen plantan. Alex Diaz zuzendariaz gain, Euskadiko Fundazioko presidente Migel Madariagak hartuko du hitza, Orbea etxeko kudeatzaile Migel Ocañak eta taldeko 13 txirrindulariek. Tartean dago Xabier Zabalo olaztiarra. Rural Kutxakoak bosgarrenak denboraldi hasieranAfizionatuen mailako denboraldia hasi da. Zumaiako lasterketan Iban Leanizbarrutia izan zen azkarrena, eta Rural Kutxako Airán Fernandez bosgarrena sailkatu zen. Soraluzen, aldiz, Omar Fraile izan zen azkarrena. Rural Kutxako Antton Ibarguren bosgarrena izan zen.