Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hasi da Euskal Herriko Duatloi Txapelketa. Larunbatean Mungiako III. Duatloia izan zen distantzia esprintean (5km korrikan, 19 km bizikletan eta 2’5km korrikan), duatletek txirimiria lagun zutela. 285 duatletak hartu zuten irteera, eta azkarrena Lagunak-Saltoki taldeko Raul Amatriain nafarra izan zen (56:33). Emakumezkoetan Ana Casares nafarra nagusitu zen (1:03:04). Lehen sakandarra Javier Borrega altsasuarra izan zen, helmugan 17.a izan zena (56:33). Sakana Triatloi Taldekoek lan bikaina egin zuten, eta taldekako sailkapenean laugarrenak sailkatu ziren. Asteburu honetan ez da lasterketarik jokatuko.Sakandarrak Mungian1.Raul Amatriain (Lagunak): 54:3417.Javier Borrega (Sakana T.T.): 56:3330.Fco. Javier Gomez (Sakana T.T.): 58:1438.Juan Luis Maiza (Sakana T.T.): 58:2754.Esteban Berdud (Sakana T.T.): 59:1965.Jokin Lazkoz (Sakana T.T.): 1:00:2170.Isidro Asurabarrena (Sakana T.T.): 1:00:30105.Juan Carlos Gomez (Sakana T.T.): 1:02:56117.Mikel Berdud (Sakana T.T.): 1:03:23