Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean hasiko da Euskal Herriko Goma Gaineko 8x8 Sokatira Txapelketa, Elizondon, 18:00etatik aurrera. Gizonezkoak 600 kiloko pisuan ariko dira, eta, emakumezkoak, 500 kiloko pisuan. Emakumezkoen 500 kilokoan hiru talde ariko dira: Gasteizko Badaiotz, Ibarra eta Sakana. Txapelketa hiru jardunalditara jokatuko da. Txapelketarako 8 tiratzaile behar dira, eta taldea osatzeko arazoak izan ditu Sakanak, nesken taldeak bajak izan baititu. Berriki jokatutako Euskal Herriko emakumezkoen 540 kiloko txapelketan bezala, Amaiur taldeko tiratzaile batzuekin osatuko dute taldea, Sakana izena badarama ere.Emakumezkoen 540 kiloko Euskal Herriko txapelketa aipatu dugula, txapelketa horretan Badaiotz izan zen jaun eta jabe, tiraldi guztiak irabazita. Sakana txapeldunordea izan zen eta Ibarra hirugarrena. Elizondon hasiko den 500 kiloko Euskal Herriko Txapelketarako ere Badaiotz da faborito nagusia. Ea Sakanak gora egiten duen eta txapela janzteko peleian sartzen den.