Abianek Iruñean manifestazioa deitu du

Guaixe 2011ko martxoaren 10a

Plataformak arduradun politikoen aurrean ibarraren egoera sozio-politikoa salatuko nahi du apirilaren 9an  Lan gatazkengatik Sakanan makina bat mobilizazio egin dira.  Abian plataformak "normaltzat" jo du hori, "hemen gertatzen direlako lan gatazka horiek. Baina mobilizazioak ibarrean gelditzen baziren, hainbat erakunde eta instituziok egoeraren aurrean halako lasaitasun bat zutela ikusten genuen". Sakanaren egoera arduradun politikoen aurrean jartzeko, beraz, Iruñean manifestazioa deitzea erabaki du Abian-ek. Plataformatik adierazi digutenez, "sakandarrok lehen pertsonan bizi dugu arazoa, baina ez da soilik gurea, Euskal Herri guztiak pairatzen du. Gu lehenengoak bagara, ez dugu batere lotsarik arduradunen aurrean jarri eta salatzeko". ManifestazioaIruñean deitu den mobilizazioak honako leloa izanen du: Sakandarron aurkako mendeku politikoei ez!! Eten desindustrializazioa eta langabezia!! Abianetik azaldu digutenez, "egoera aztertu ondoren ikusi dugu ez dela kasualitatea hemen ematen ari dena. Eraso integral bat ikusten dugu. Arduradun politikoak, patronala eta banka ados jarri dira ibarra txikitzeko". Plataformako kideen iritziz sakandarrok urteetan izandako borroka grinaren ondorio da gertatzen ari dena. "Hemen lan baldintzak, eskubideak... borrokatu dira, eta orain ordainarazi nahi dizkigute". Iruñeko manifestazioaren aurretik, Abian plataformak azaldu digu martxoan barna hainbat ekimen eta agerraldi izanen direla. Guztiak ere Sakandarrok aurrean!! leloa batuko ditu. Aurreratu zutenez, hilaren erdialdean gazte  arloko mobilizazioa deituta dago. Urte batAbian plataforma duela urte bat jarri zen martxan, "jasaten genituen desindustrializazio, prekarietate, langabezia eta erasoei herri-erantzuna antolatzeko". Gamesaren itxieraren kontrako borroka pil-pilean zegoen orduan. Sakanan bizi eta lan egitea aldarrikatuz iazko maiatzean lanuztea eta manifestazio handia deitu zuen plataformak. Abian-etik azaldu digutenez "urte honetan gauzak okerrera egin dute". Hala ere, plataformako kideek 12 hilabete hauetan sakandarren artean  jarrera aldaketa bat sumatu dute: "jendea ez dago lehen bezala, nokeatuta, etsituta. Haserrera heltzen ari gara eta jendeak hori plazaratu eta aurrera egiteko beharra eta nahia  du". Plataformara ere jendea gero eta gehiago hurbiltzen ari dela nabarmendu digute, "gazte alorretik tiraka ari dira, etxekoandreak, langabetuak..." Arferen aldeko herri bazkariaAbian plataformak martxoaren 26rako herri bazkaria antolatu du Burunda pilotalekuan. Paella jatea izanen da, auzolanean prestatuko dena. Jakiak ere auzolanean bilduko dira, "ahalik eta herritarrena" izateko. Beraz, jendearen ekarpenak beharko dira. Txartelak ohiko lekuetan jarriko dira salgai. Joan ezin duenak Arfeko enpresa batzordeak CANen zabaldu duen kontu korrontean (Arfe solucion ya) ekarpena egiteko aukera izanen du.