Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hesian taldea izan da bideoklipa aurkezten lehena. Sakandarrek abenduan grabatu zuten taldearen lehen bideoklipa. Ezin ahaztu abestia aukeratu zuten horretarako. Stereozonak ekoiztu du lana. Bideoklipean taldekideak ageri dira. Fran eta Zuriñe abeslariak dotore-dotore jantzi dira estreinako bideokliperako eta, ohi bezala, metalek giro ederra jartzen dute. Kaotikok eta Vendettak aste honetan eginen dute publiko bideoklipa. Xabier Aldaz etxarriarraren taldeak otsailean grabatu zuen bideoklipa Gasteizko K2 gimnasioan. Reacciona! diskoko Al final del tunel abestiari jarri diote irudia. Aipagarria da Mikel Rodriguez kick boxing txapeldunaren parte hartzea. Harekin batera 150 estra eta figurantek parte hartu zuten. Beñat Gantxegiren zuzendaritzapean aritu ziren. Bideokliparen produkzioaz eta errealizazioaz Akene film etxea arduratu da. Luisillo Kalandraka eta Pello Reparazen Vendetta taldeak joan zen astean aurkeztu zuen bigarren diskoa, Puro infierno. Aste honetan, berriz, argia ikusiko du taldearen lehen bideoklipak. Otsailean grabatu zuten Tolosako Bonberenean. "Nolabaiteko road movia egin dugu. Istorioa Vendettaren kontzertuan amaituko da" azaldu zuen Pello Reparazek Beleixe irratian (107,3 FM). Bideoklipa egiteko Alerta, diskoko singlea aukeratu dute.Ska taldeak zenbait kolaboratzaile izan zituen: Koma taldeko Brigi, Mareako Kutxi Romero, Vaya Semanita, Wazemank eta Goenkaleko aktoreak eta abar. 100 bat estra ere izan ziren. Bideoklipen berriwww.hesian.netwww.kaotiko.com www.lavendetta.org