Sakanak sorpresa eman du

Guaixe 2011ko martxoaren 8a

Abian da Euskal Herriko Goma Gaineko 8x8 Sokatira Txapelketa. Emakumezkoen 500 kiloko pisuko txapelketan hiru talde ariko dabiltza: Gasteizko Badaiotz, Ibarra eta Sakana. Txapelketa hiru jardunalditara jokatuko da eta lehendabizikoa larunbatean jokatu zen, Elizondon. Emakumezkoen 540 kiloko Euskal Herriko txapelketa berriki irabazi duen Gasteizko Badaiotz da 500 kilokoa irabazteko faboritoa, jaun eta jabe izan baita orain arte, baina lehendabiziko jardunaldian sekulako sorpresa eman zuen Sakana taldeak. Jakina denez, aurten hainbat baja izan ditu Sakana taldeak, eta zortziko taldea osatu ahal izateko Amaiur taldeko tiratzaileen laguntza izan du. Bada, badirudi oso ongi ulertu direla Sakana eta Amaiurko tiratzaileak, talde sendoa osatu baitute. Elizondon sekulako lana egin zuten eta Sakanak irabazi zuen saioa. Bigarren gelditu zen Badaiotz, eta hirugarrena Ibarra. Hortaz, hurrengo bi jardunaldietan ere Sakana eta Badaiotzen arteko  lehia handia espero da. Larunbatean jokatuko da emakumezkoen 500 kiloko pisuko txapelketako bigarren jardunaldia, Gernikan. Tiratzaileek 14:00etatik 15:30era eginen dute pisaketa, eta txapelketa 17:00etan hasiko da. Hiru taldeak denak denen kontra ariko dira. Eta Sakanak maila berean jarraitzen duen.