Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Paris-Niza lasterketako bigarren etapa jokatu zen. Ihesaldi luzea egon zen, baina esprinterren taldeak bezperan baino adiago egon ziren eta ihesaldia zapuztu zuten. Etapa esprintean erabaki zen eta azkarrena Sky taldeko Greg Henderson izan zen. Euskaltel taldeko Pablo Urtasun 21.a izan zen, denbora berean. Jorge Azanza 108.a izan zen, eta Gorka Verdugo 113.a izan zen, denak denbora berean. Sailkapen orokorrean ez dago aldaketarik. Vacansoleil taldeko De Gendt da liderra. Verdugo 101.a da, 14 segundora, Azanza 116.a, 14 segundora eta Urtasun 165.a, 8:34ra. Gaur hirugarren etapa jokatuko da, eta helmugatik 12 km-ra bigarren mailako mendatea izanen dute. Egoi Martinez Tirreno AdriatikonBihar hasi eta martxoaren 15era arte jokatuko da Italiako Tirreno-Adriatiko proba garrantzitsua. Euskaltel-Euskadi taldeko burua Amets Txurruka izanen da, eta Egoi Martinez etxarriarra bere eskuin besoa izanen da. Martxoaren 19an jokatuko den Milan San Remo proba entzutetsuan ere ariko da Egoi.