Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak ibarreko bederatzi enpresari inbertsiorako diru laguntzak emanen dizkie. Enpresek laguntzak 2013. (2010eko abenduaren aurretik despeditutako inbertsiotearako) eta 2014. urteetan jasoko dituzte. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, diru-laguntza horiek, besteak beste, erabiliko dira egungo lantokia handitu edo berria egiteko; ekoizpen prozesuan aldaketa handiak egiteko edota aktibo finkoak erosteko. Bederatzi enpresek 4.168.691,9 euroko inbertsioa eginen dute. Gobernuak guztiei 643.135,3 euro emanen die. Sakanako enpresa gehienek eginen duten inbertsioen %19 eta %20ko jasoko dute laguntza moduan, batek, berriz, %10.EnpresaHerriaInbertsioa%Diru-laguntzaMANUFACTURAS IRULAR, S.AIrurtzun1.786.000,0010178.600,00EMBALAJES BRETON, S.L.Uharte Arakil810.000,0019153.900,00MADERAS NAVARRO, S.A.Uharte Arakil351.233,002070.246,60SAGARTE, S.A.Lakuntza172.309,001932.738,71INYECPLASA, S.L. Arbizu237.812,932047.562,59BAIKOR WORLDWIDE, S.L.Arbizu370.000,002074.000,00ARALAR REBABADOS Y SOLDADURA KoopAltsasu163.000,002032.600,00FERRALLAS IBARREA, S.L.Altsasu218.000,001941.420,00MARMOLES SAN DONATO, S.L.Olatzagutia60.337,002012.067,40