Udal hauteskundeetan 121 zinegotzi kargu berrituko dira

Guaixe 2011ko martxoaren 8a

Maiatzaren 22an eginen dira udal eta foru hauteskundeak. Espainiako Gobernu Ordezkaritzak herri bakoitzaren populazioaren arabera dagokion zinegotzi kopurua zein den ezagutarazi du. Sakanako herrietako populazioan aldaketak eman badira ere, horrek ez du ekarriko hautatu behar den zinegotzi kopuruan aldaketarik. Ibarreko 15 udalerrietan 121 udal arduradun izanen dira aukeratzeko. Bi kasuIrañeta eta Arruazu izanen dira, aurrekoetan bezala, hauteskunde berezia izanen dutenak. Bi  herriek 100 eta 250 biztanle artean dituztelako da hori. Hauteskunde legeak dio halako herrietan alderdi, koalizio, federazio edo talde bakoitzak zerrenda bat aurkeztu dezakeela, gehienez ere bost hautagairekin. Irintarrek eta arruazuarrek, gehienez ere, lau hautagairi eman ahalko diote botoa. Boz horiek zenbatu eta babes gehien jaso duten hautagaiak izendatuko dituzte udal arduradun. Berdinketa balego zozketa eginen da. Eta hautagairen batek karguari uko egin, hil edo ezgaituko balitz, zerrendako hurrengoak hartuko luke.HerriaPopulazioaZinegotziakArakil9657Irurtzun2.23011Irañeta1575Uharte Arakil8667Arruazu1135Lakuntza1.2199Arbizu1.0829Ergoiena4327Etxarri Aranatz2.48211Bakaiku3407Iturmendi4007Urdiain7107Altsasu7.69813Olazti1.7199Ziordia3927