Mintegi batean zuhaixkak lapurtzeagatik atxilotuta

Guaixe 2011ko martxoaren 10a

Hilaren batean Foruzaingoak bi altsasuar atxilotu zituen: 28 urteko J.A.A. eta 37 urteko V.E.M. Bezperan, furgoneta batean zihoazela, foruzainek gelditu zituzten. Ibilgailuan hainbat zuhaixka zeramaten eta ez zuten azaldu nondik sortu ziren. Hilaren batean, mintegi bateko nagusiak zuhaixka batzuk lapurtu zizkiotela salatu zuen. Lapurrek horretarako hesia saltatu zutela gaineratu zuen. Kopuruagatik eta landare motagatik bezperan geldiarazitako ibilgailuko bereko landareak zirela ohartu zen Foruzaingoa. Altsasuarren etxera joan ziren eta han opatu zituzten landareak. Bi gizonei gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta delitua egotzi diete.