Emakumearen Eguneko egitaraua aletzen

Guaixe 2011ko martxoaren 10a

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko ospakizunek segida izanen dute hurrengo egunetan ere. Ziordian gaur dira biltzekoak emakumeak. Errekakartea elkartean izanen da eta afari ederraz gozatzeko aukera izanen dute. Iturmendin, berriz, bihar, 18:30ean zine-foruma antolatu dute. La vida empieza hoy filma ikustera auzoan bilduko dira eta horren ondoren hizketaldia izanen da. Altsasun, domekan, La Encina elkartean 71 emakume izan ziren bazkaltzera bildu zirenak. Haien artean zeuden APRODEMM (Asociación Pro-Derechos de la Mujer Maltratada) elkarteko presidentea Mª Sagrario Mateos Remiro eta presidente-ordea  Mª Jesus Salinas Izu. Bazkari eder baten ondoren dantzaldiarekin gozatzeko aukera izan zuten La Encinan.Irurtzun Emakumeari buruzko XVIII. jardunaldiek segida dute Irurtzunen. Gaurtik igandera arte herriko antzerki tailerrak Krisia? Zer krisi? antzezlana taularatuko du. Horrekin batera, bihar, 21:30ean, afaria izanen da Iratxo elkartean. Astelehenean, berriz, Irurtzungo Emakumeen Taldeak herritarrak zinemara gonbidatu ditu. 18:30ean bilduko dira plazan, gero Iruñeko Golem zinemetara joateko. Asteartean, 10:30ean, Las Deogracias antzesleak azoka animatuko dute. Yo concilio, ¿Tú concilias? galderaren inguruan ariko dira. Azkenik, ostegunean, mahai inguruan izanen da. Hezkuntza esperientzia ezberdinen inguruan ariko dira CEAPAA eta Jauntsarasko eskolako gurasoen elkarteko kideak. 15:20ean hasiko da saioa, Atakondoa eskola publikoko liburutegian.