Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kristorengan errotuak eta onbideratuak, fedean tinko lelopean eginen da bihar bigarren Xabierraldia. Erromes sakandar batzuk gaur gauean aterako dira Xabierrerantz. Biharkoan, Zangoza eta Xabierko Frantziskoren gazteluaren arteko gurutze-bidea 15:00etan hasiko da. Meza, berriz, 17:00etan. EguzkiaAurreko asteburuan Xabierko bidea hartu zuten sakandarrek primerako eguraldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Eguzkia lagun, Xabierraldian parte hartu zuten erromesek samurrago egin ahal izan zuten ibilbidea. Asteartean ere sakandarrak izan ziren Xabierko gazteluan, Graziako bederatziurrenaren barruan, Nafarroako pastoraltza eskualdeetako erromesaldien barruan Mendialde eskualdeko fededunen txanda izan baitzen.