Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakil ibaiaren uholde arriskuari buruzko ebaluazio, kudeaketa eta antolamendu hidraulikoa ikerketa eginen da aurten. Lana Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak agindu du. Uholdeak ikertzearekin batera, alternatiba posibleak eta ondorioen balorazioa egin nahi du departamentuak. Horrek guztiak bateragarria izan beharko du ibaiko ingurumena eta haren ekosistemak babesteko jarduerekin. Lana hartzen duenak 9 hilabete izanen du hura despeditzeko. Egindako lanagatik 175.230 euro jasoko ditu, BEZ barne. Ikerketa2000. urtean Arga eta Zidakos ibaien arroetan uholdeek har ditzaketen eremuak eta haien antolamendu hidraulikoari buruzko ikerketa egin zen. Ordutik, hiru gertaera egon dira. Batetik, teknologia aurrerapenak izan dira. Bestetik, Sakanan uholdeekin urpean gelditzen diren zelaien topografia aldatu da. Bizitokien- eta industria-garapenak eta azpiegiturek eragin dute aldaketa hori. Azkenik, uholde arrisku eta kudeaketari buruzko Europako zuzentaraua indarrean sartu da. Horrek guztiak 2.000. urteko ikerketa osatuko duen beste lan bat egitea ekarri du. Ikerketa horrek "bereziki arrisku altuko herriak hartuko ditu kontuan". Horien artean Arruazu, Etxarri Aranatz eta Ziordia aipatzen ditu departamentuak. 1.337 hektareaIkerketak, gutxienez, eremu hori hartuko du.