Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Maria Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak asteartean jakinarazi zuen datua. Sakanan aurreikusitako inbertsio horiek Nafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoan daude jasoak. Departamentuak ez digu zein diren zehaztu. Baina azaldu dutenez, "jardun guztien bidez azpiegitura elektrikoak modernizatu nahi dira, kalitatezko zerbitzua lortzeko, epe labur eta ertaineko eskariari aurre egiteko behar den besteko energia kopuruarekin". Parte hartzeaNafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoaren edukiak osatzeko apirilaren 6ra arteko epea dago. Planak Foru Komunitateko politika energetikoak planifikatuko dira datozen 10 urteetarako. Gobernuak ekarpenak jasotzeko lau bide eman ditu: ; Departamentuaren web orrian dagoen parte-hartze publikorako fitxa; alegazioak eta saio informatiboak.