Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hirugarren maila. 29. Jardunaldia. Itaroa Huarte 2 - Lagun Artea 0Hurrengo jardunaldian du burua Lagun ArteakLagun Arteak beheko postuei ihes egiteko aukera polita galdu zuen larunbatean, Itaroa Huarte taldeak 2-0 irabazi baitzion Lakuntzako taldeari. Zorte txarra izan zuten lakuntzarrek. Lehen golan Itaroako Barbarinek cornerra jaurtiki eta baloia ate barrura sartu zen zuzenean. Minutu batzuk beranduago Laguneko Unai Bakaikoa bakarrik geratu zen kontrako atean, baina atezainak bere jaurtiketa gelditu zuen. Eta bigarren gola zorigaiztokoa izan zen. Itaroako Puñalek bandatik atera zuen eta Josuk ate propioan sartu zuen.Tudelano da liderra eta Lagun Arteak hirugarren mailari eusteko borrokan jarraitzen du. Horrela, igandean Mutilbera taldea hartuko dute Lakuntzan, eta hiru puntu horiek lortzeko dena eman beharko du Lagunek. Ea horrela den. Preferente maila. 24. Jardunaldia: Lagunak 3 - Etxarri Aranatz 2Etxarrik dena eman zuen baina 3 puntuak Barañainen geratu zirenLagunak eta Etxarri Aranatz taldeek jokatutako partida ez zen partida ona izan. Lagunak taldea ez zen fin ibili, baina hala ere 3-2 gailentzea lortu zuen. Nahiz eta Etxarri Aranatz sailkapenean azkena izan, taldeak dena eman zuen eta partidako azken jokaldian hiruna berdintzeko zorian izan zen, baina, tamalez, ez zen gertatu. Subiza da liderra, 48 punturekin. Etxarri azkena da, 16 punturekin, jaitsiera postutan. Etxarri Aranatzek sailkapenean seigarrena den Zangozako Cantolagua taldea hartuko du asteburuan San Donato futbol zelaian. Ea irabazi eta hiru puntutxo pilatzen dituen. Erregional maila. 25. jardunaldia: Altsasu 3 - Itaroa Huarte 2Garaipen polita lortu zuen AltsasukNahiz eta inauteriak izan, larunbatean jokatu zuen Altsasuk, eta Uharte Iruñeako Itaroa taldea hartu zuen. Hasieratik gol aukera nabarmenak izan zituen Altsasuk, eta kontraeraso bikain bati esker Davilak Altsasu aurreratu zuen. Bigarren zatian jaun eta jabe izan zen Altsasu eta Fernandok Altsasuren bigarrena sartu zuen. Aipatzekoa da arbitroak Altsasuren bi gol baliogabetu zituela, eta tarte horretan Uharte Iruñeak bina berdintzea lortu zuen. Baina Altsasu ez zen behera joan eta Davilak garaipenaren gola sartu zuen, penaltyz. Baztan da liderra, 58 punturekin. Altsasuk 13. Postuan jarraitzen du, 22 punturekin. Larunbatean Altsasuk 25 punturekin 12.a den Ultzama taldea hartuko du Dantzalekun. Ea garaipenak jarraipena duen.