Paris-Niza Tony Martinendako

Guaixe 2011ko martxoaren 14a

Atzo Paris-Niza itzuliko azken etapa jokatu zen, Nizan hasiera eta bukaera izan zuena, 124 km-koa. Eze portua jaisterakoan Europcar taldeko Thomas Voecklerrek atzean utzi zuen bere azken iheskidea, Lampreko Diego Ulissi eta bakarrik heldu zen helmugara. Ulissi 23 segundora sartu zen, eta 1:06era El Fares, Samuel Sanchez eta David Lopez. Sailkapen orokorrean Tony Martine izan da garailea, RadioShackeko Andreas Klödeni 36 segundo eta Sky taldeko Bradley Wigginsi 41 segundo atereaz. Euskalteleko Samuel Sanchez bosgarrena izan da. Proban aritu diren Euskalteleko hiru sakandarrei dagokionez, Gorka Verdugo 24.a izan da, 13:41era, Pablo Urtasun 68.a, 43:50ra, eta Jorge Azanza 82.a, 59:50ra. Cadel Evansek hartu du Tirreno Adriatikoko lidergoaAtzo Italiako Tirreno Adriatikoko bosgarren etapa jokatu zen, Chieti eta Castelraimondoren artekoa. Ihes eginda zeuden Movistarreko Andrey Amador eta Quick Stepeko Davide Malacarne ia helmugan bertan harrapatu zituen Omega Pharmako Philippe Gilbertek, garaipena lortuaz. Itzuliko lider berria BMCko Cadel Evans australiarra da, Liquigaseko Ivan Bassori 2 segundo eta Lampreko Damiano Cunegori 3 segundo atereaz. Proban ari den sakandar bakarra, Euskalteleko Egoi Martinez, 36.a da, 4:10era. Gaur seigarren etapa jokatuko da, azkenaurrekoa, Ussita eta Macerata artean (178 km). Afizionatuak. Rural Kutxa jaun eta jabe Baztan Sari NagusianAtzo Baztan Sari Nagusia jokatu zen Almandozen, Lehendakari Txapelketarako baliagarria. Rural Kutxa talde sakandarrak sekulako erakustaldia eman zuen eta bertan dabilen Nick van Geffel holandarrak irabazi zuen proba, helmugara bakarrik heldu eta gero. Bere taldekide Karol Domalgaski poloniarra bigarrena sartu zen, 23 segundora, eta haien taldekide Antonio Molina laugarrena heldu zen helmugara, 55 segundora. Mendiko sailkapena Domagalskik irabazi zuen eta tartekako helmugen sailkapena Nick van Geffelek. Rural Kutxa izan zen talde onena.   Morenok ezin izan du Espainiako Kopako lidergoa mantenduJaiotzez Hueskakoa baina Nafarroan bizi den Rural Kutxako Fran Morenok ezin izan zion Espainiako Kopako lidergoari eutsi atzo jokatutako Aiztondo Klasikoan. Eduard Prades katalana (Ajuntament Tarragona) izan zen garaile Aiztondo Klasikoan eta bera da Espainiako Kopako lider berria, 147 punturekin. Rural Kutxako Fran Moreno zazpigarrena izan zen Aiztondon. Espainiako Kopan bigarrena da, 126 punturekin, eta 23 urtez azpiko lider izaten jarraitzen du. Espainiako Kopako hurrengo proba apirilaren 4an jokatuko da, Balentziaga Memoriala, hain zuzen.