Kultur arteko Sakana argazkitan

Guaixe 2011ko martxoaren 15a

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak Kultur Arteko Argazki Lehiaketa deitu du. Hirugarren edizioan lehiaketa udazkenetik udaberrira pasa da. Txapelketaren helburua bikoitza da: sentsibilizazioa eta herritarren parte hartzea bultzatzea. 12 urtetik 35era bitarteko sakandar guztiek parte hartu dezakete, bere jatorria eta egoera juridiko-adiministratiboa edozein delarik ere.OinarriakIzenak dioen bezala, argazkien gaia immigrazioa eta kultura artekotasuna Sakanan izanen da. Argazkiak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izanen dira eta paperean nahiz formatu digitalean aurkez daitezke. Kolorezkoak izanen dira eta 13 x 18 neurrikoak. Lanak bakarka edo taldeka aurkez daitezke. Argazkiak postaz bidali edo eskura eman daitezke. Lanak bi gutun-azaletan aurkeztuko dira, itxita eta izengoiti batez izenpetuak. Lehen gutun-azalean argazkiak sartuko dira izenburu batekin (edozein hizkuntzatan egon daiteke). Bigarren gutun-azalean egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta posta elektronikoa) adieraziko dira.Lanak apirilaren 20rako aurkeztu behar dira, Sakanako Mankomunitatean (Lakuntzan) edo Gizarte Zerbitzuetan (Irurtzunen, Etxarri Aranatzen edo Altsasun). 400 euroIrabazleak 400 euroko saria jasoko du. Gainera, epaimahaiak aipamen bereziak egin ditzake.www.sakana-mank.comOinarriak osorik Sakanako Mankomunitatearen web orrian.