Enpresek komunikazio tresnei etekina ateratzeko ikastaroa

Guaixe 2011ko martxoaren 16a

Martxoaren 22an izanen da, 9:00etatik 13:00etara ArbizunCederna Garalurrek topaketa teknologikoa antolatu du. Bere helburua da enpresei eguneroko kudeaketan lagungarri izanen zaizkien gunea eta tresnak ematea. Garalurrek prestatutako lan saioan intereseko bi gai aztertuko dira. Batetik, ziurtagiri eta sinadura digitala. Zer diren, nola lortzen diren, erabilera eta bestelakoak erakutsiko dituzte. Horrekin batera, faktura elektronikoa eta agirien kudeaketaz azalpenak emanen dira ikastaroan. Garalurretik azaldu digutenez, enpresek ere haien jardunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak txertatzeko diagnosia egitea eska dezakete. Gehienez 30ek eta dohainik da. Argibideetarako 696 539 810 telefonora hots egin daiteke (Irene).