Osasun kontseilua bertan behera

Guaixe 2011ko martxoaren 15a

Astelehenerako deitua zegoen Burunda mendebaldeko Osasun Kontseilua, baina ez zen bilerarik izan quorum faltagatik. Kontseiluko buru Arturo Carreñok azaldu digunez, 17 pertsonetatik 9 besterik ez ziren bilerara agertu. Aztertzekoak ziren gaien artean  zeuden, besteak beste: larunbatetan eta arratsaldeetan Altsasuko osasun etxean izaten diren lapurretak; 2010-2012 hobekuntza plana; iaz izandako erreklamazioak; festa zubi luzeetan Olatzagutiako eta Ziordiko kontsultategietako arreta eta Portlandeko errauste posibleari buruz presidentziak aurkeztutako proposamena. Carreñok azaldu digunez, osasun kontseiluaren hurrengo bilera ekainean izanen da, legegintzaldi berriarekin batera.