Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izenburua :Asterios Polypsins-entido argitaletxeaegilea: David Mazzucchelliprezioa 30_inguruKomikia zabaldu orduko harritzen zaituen lehenengo gauza marrazkien diseinua da. Komikian zehar Asterios izeneko arkitekto baten bizia deskribatzen da eta nola bere biziak besteen biziengan eragiten duen eta baita alderantziz ere, besteen biziek berarengan, alegia. Batez ere, bere eta bere emaztearen biziei buruz doa baina pertsonaia mota asko ere aztertu ditzakegu: gurasoak, lagunak, ezezagunak, langileak, lankideak, hipokritak...Esan bezala, marrazkien diseinuak harritu nau batez ere. Ez bakarrik diseinuak, koloreak ere bai, koloreztatua dagoelako baina ezin esan koloreak zertarako erabiltzen dituen... Arkitekto teoriko baten ikuspuntutik ikusita, hau da, praktikara eraman ez diren plano asko egin dituena eta aldi berean sari asko lortu dituena, beharbada xarma gehiago izan dezake liburuak baina hala ere, oso interesgarria deritzot. Asterios arkitekto teoriko hauetako bat da, horregatik jolasten du egileak diseinu arraro hauekin... batzuetan pertsonaia bat abstraktoa da, beste pertsonaia bat kubista izan daiteke eta emaztea errealista edo ta arkatzez marraztua. Bakoitzak bere estilo propioa du. Oso ondo ikusten da nola pertsonaia bakoitzak bere estruktura izan dezakeen eta aldi berean estruktura horrek besteen estrukturetan, hau da, besteen bizietan duen eragina.Zeren komikia pertsonen arteko harremanei buruz doa, nola batek besteen bizia estali dezakeen nahita edota konturatu gabe ere bai. Nola profesional bat hutsik egon daiteekeen barrutik. Nola itsututa egoteagatik dena erraz asko galdu dezakeen momentu batean, urtetako harropuzkerien eta jakintsukerien ostean.Oso ederki isladatzen da guzti hau komikiaren barruko 4 orrialde zehatzetan, non protagonistaren bizia orfeoren mitoarekin nahasten duen. Hala ere, ez pentsa hain erraz labur daitekeenik komikia bere osotasunean, uste baino datu interesgarri eta aberasgarri gehiago aurkituko dituzue eta barruan... Nola protagonistak alter ego bat duen (jaioberritan hildako anaia bikia) bere bizian gustuko ez dituen gauza guztiak azpimarratzen dituena eta aldi berean, Asterios, lortu ezin dituen gauza guztiak dituena, nola bere bizia metamorfosi baten bitartez aztertu eta konturatzen den zein gauza diren beharrezkoak benetan eta zeintzuk ez dituen benetan nahi, nola erabakitzen duen bere benetako helmugak lortu nahi dituela...Eta guzti hau sinbologia boteretsu batez hornituta, ikusten da lan hau batez ere grafikoa dela. Askotan komikietan ere testuak irudiak baino garrantzi gehiago du. Honetan irudiak jorratzeko era maisulan ikaragarria da, detaile xume eta garrantzitsuak aurkitu baitaitezke etengabe orrialde guztietan . Irakurtzerakoan garrantzitsua da aztertzea zergatik gordetzen duen oroitzapen bat edota zergatik uzten duen atzean opari bat, gauza guzti horiek azkenean bere biziaren atal baten simboloa dira eta. Sinbologiak batez ere azkeneko partean du ikaragarrizko garrantzia, behin pertsonaiaka aurkeztu eta istorioa nola doan azaltzen duenean.Laburtuz esango dut uste baino gehiago gustatu zaidala komikia eta erraz asko irakur daitekeela. Ez da komikizale amorratuentzat soilik, istorio hunkigarria eta aldi berean ulerterraza. Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com