Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko Goma Gaineko Emakumezkoen 500 kiloko pisuko txapelketako bigarren jardunaldia hartu zuen Gernikak. Lehendabiziko jardunaldian Sakanak sorpresa eman zuen, Gasteizko Badaiotz ahaltsua eta Ibarra menpean hartuz. Bada, Gernikan Sakanak eta Badaiotzek berdinduta geratu ziren 5 punturekin. Lehen itzulian Sakana nagusitu da, Badaiotz eta Ibarraren aurretik, eta bigarren itzulian, aldiz, Badaiotz gailendu da Sakana eta Ibarraren aurretik. Gauzak horrela, sailkapen orokorrean Sakana da lehena, 10,5 punturekin. Badaiotz bigarrenak puntu bat gutxiago du, 9,5 puntu, eta Ibarrak 4 puntu. Txapelketa larunbatean erabakiko da, Arrigorriagak hartuko baitu hirugarren jardunaldia, azkena, 18:00etatik aurrera. Aspaldiko partez Sakana eta Badaiotzen arteko lehia oso estua izango da eta larunbatean bertan erabakiko da nor den txapelduna. Ea Sakanak berriro sorpresa ematen duen eta atzera ere txapeldun handia den. Jakina denez, aurten hainbat baja izan ditu Sakana taldeak, eta zortziko taldea osatu ahal izateko Amaiur taldeko tiratzaileen laguntza dute sakandarrek.