Afizionatuak. Rural Kutxa jaun eta jabe Baztan Sari Nagusian

Guaixe 2011ko martxoaren 14a

Atzo Baztan Sari Nagusia jokatu zen Almandozen, Lehendakari Txapelketarako baliagarria. Rural Kutxa talde sakandarrak sekulako erakustaldia eman zuen eta bertan dabilen Nick van Geffel holandarrak irabazi zuen proba, helmugara bakarrik heldu eta gero. Bere taldekide Karol Domalgaski poloniarra bigarren sartu zen, 23 segundora, eta haien taldekide Antonio Molina laugarren heldu zen helmugara, 55 segundora. Mendiko sailkapena Domagalskik irabazi zuen eta tartekako helmugen sailkapena Nick van Geffelek. Rural Kutxa izan zen talde onena.   Morenok ezin izan du Espainiako Kopako lidergoa mantenduJaiotzez Hueskakoa baina Nafarroan bizi den Rural Kutxako Fran Morenok ezin izan zion Espainiako Kopako lidergoari eutsi atzo jokatutako Aiztondo Klasikoan. Eduard Prades katalana (Ajuntament Tarragona) izan zen garaile Aiztondo Klasikoan eta bera da Espainiako Kopako lider berria, 147 punturekin. Rural Kutxako Fran Moreno zazpigarrena izan zen Aiztondon. Espainiako Kopan bigarrena da, 126 punturekin, eta 23 urtez azpiko lider izaten jarraitzen du. Espainiako Kopako hurrengo proba apirilaren 4an jokatuko da, Balentziaga Memoriala, hain zuzen.