Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Italiako Tirreno Adriatikoko bosgarren etapa jokatu zen, Chieti eta Castelraimondoren artekoa. Ihes eginda zeuden Movistarreko Andrey Amador eta Quick Stepeko Davide Malacarne ia helmugan bertan harrapatu zituen Omega Pharmako Philippe Gilbertek, garaipena lortuaz. Itzuliko lider berria BMCko Cadel Evans australiarra da, Liquigaseko Ivan Bassori 2 segundo eta Lampreko Damiano Cunegori 3 segundo atereaz. Proban ari den sakandar bakarra, Euskalteleko Egoi Martinez, 36.a da, 4:10era. Gaur seigarren etapa jokatuko da, azkenaurrekoa, Ussita eta Macerata artean (178 km).