Basauriko duatloiak eta Izabako neguko triatloiak utzi dutena

Guaixe 2011ko martxoaren 15a

Sakandarrak Basaurin1.Felix Javier Martinez: 1:03:5529. Urko Berdud (Sakana T.T.): 1:09:4161. Esteban Berdud (Sakana T.T.): 1:13:3766. Isidro Asurabarrena (Sakana T.T.): 1:14:0380. Francisco Codon (AC Triatlon): 1:15:5181.Mikel Berdud (Sakana T.T.): 1:15:55Sakandarrak Izabako neguko triatloian1.Jon Erguin (Trigoi): 1:50:1226.Juan Luis Maiza (Sakana T.T.): 2:14:45 Igandean 230 duatletak parte hartu zuten Basauriko duatloian. 6 km korrikan, 20 km bizikletan eta 3 km korrikan egin behar izan zituzten. Azkarrena A.D. Triatlon Camargo taldeko Felix Javier Martinez Rubio izan zen (1:03:55). 35 segundoko aldea atera zion Kebi triatlon taldeko Kepa Ruizi. Sakandarren artean Urko Berdud altsasuarra izan zen azkarrena, helmugara 29.a iritsi eta gero. Taldeka Sakana Triatloi Taldea 14.a izan zen. Bestalde, igandean Izabako Neguko I. Triatloia jokatu zen. Parte-hartzaileek 5 km korrikan, 22 km bizikletan eta 10 km eskiatzen osatu behar izan zituzten. Azkarrena Trigoi taldeko Jon Erguin izan zen (1:50:12). Juan Luis Maiza etxarriarra 26.a heldu zen helmugara (2:14:45). Larunbatean, 15:30ean, Oñatiko duatloia jokatuko da, Euskadiko Duatloi Txapelketa, hain zuzen, distantzia motzean (10 km korrikan, 40 km bizikletan eta 5 km korrikan).