Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Saskibaloi klubeko taldeek -CBASK eta Clientes CAN Alsasua- asteburuan egindakoari errepasoa emango diogu. Gizonezkoen senior mailan CBASK J taldeak 56-47 irabazi zion Huarteri, eta CBASK F taldeak 67-52 hartu zuen menpean Cantolagua. Hortaz, jardunaldi ona izan zen altsasuarrendako. Sailkapen orokorrean Fonseca B Liceo Monjardin taldeak jarraitzen du lider 40+20 punturekin. CBASK F bosgarrena da, 31+4 punturekin, eta CBASK J seigarrena, 31+1 punturekin. Igandean Larraonaren kontra ariko da CBASK F taldea Iruñean, 12:00etan. Aldiz, Zangozan jokatuko du CBASK J taldeak Cantolagua taldearen kontra, larunbatean, 18:00etan. Gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoan bigarren fasean dabiltza. CBASK taldeak 66-29 irabazi zion Silotite Baztani. CBASK-ek lortu du lidergoa, 4+2 punturekin. Asteburuan CBASK taldeak atseden hartuko du. Gizonezkoen kadete mailan Clientes CAN Alsasua taldeak 2-0 irabazi zion SDR Arenas taldeari. Burlata A liderra izan da lehen faseko garailea 36+18 punturekin, eta Clientes CAN Alsasua laugarrena sailkatu da, 29+1 punturekin. Asteburu honetan atsedena hartuko dute, eta hurrengo asteburuan ekinen zaio bigarren faseari. Altsasuko taldea 2. Faseko lehen kategoriako 1-8 postuen arteko lehian ariko da , eta etxean jokatuko du martxoaren 26an, Ardoi A taldearen kontra. Emakumezkoen kadete mailan bigarren mailako hirugarren fasea dago jokoan. 2. mailako hirugarren faseko 7-12 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua G taldeak 41-31 irabazi zion Burlata B taldeari. Altsasuko taldea da liderra, 6+3 punturekin. Larunbatean Navarro Villoslada 95 taldearen kontra ariko da Altsasuko taldea, 9:30ean, Iruñean. Eta emakumezkoen kadete mailako 2. mailako hirugarren faseko 19-24 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua J taldeak 30-48 galdu zuen Frijucar Gares liderraren kontra. Frijucar Gares liderrak 6+3 puntu dauzka, eta Altsasuko taldea laugarrena da, 4-2 punturekin. Larunbatean Berriozarren jokatuko du Altsasuko taldeak, 9:15ean, Berriozar MKE taldearen kontra. Bukatzeko, nesken haur mailako 2. mailako bigarren faseko 1-8 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasuak 43-22 irabazi zion San Cernin A taldeari. Eta Irurtzunek eta Ardoik gaur jokatuko dute, ostegunarekin. Clientes CAN Alsasua da liderra, 16+8 punturekin. Irurtzun 8.a da, 8-4 punturekin. Larunbatean Clientes CAN Alsasuak Zizurren jokatuko du, Ardoi B taldearen kontra, 9:15ean. Eta Elizondon jokatuko du Irurtzunek larunbatean, 10:50ean, Toki Ona Bortziriak taldearen kontra. Aipatutakoez gain Altsasuko saskibaloi klubak ere taldeak ditu minibasket mailan, neskena eta mutilena.