Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burundak 55 txirrindulari izango ditu, 26 Rural Kutxa talde amateurrean eta 29 beheko kategorietan. Horretaz gain, BTT sekzioak 45 kide ditu eta zikloturista sekzioak 25 kide. Burunda txirrindularitza taldeak denboraldiaren aurkezpena egin zuen larunbatean Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Aurten 55 txirrindulari ariko dira taldean: 29 beheko kategorietan eta 26 Rural Kutxa talde afizionatuan. Ostegunean Bianako Rioja Vega upategiak Rural Kutxa talde kontinental profesionalaren eta Rural Kutxa talde amateur edo afizionatuaren aurkezpena hartu zuen, baina azken hauek ere Altsasuko aurkezpenean egon nahi izan zuten, Burunda Txirrindularitza Klubekoak direlako. Taldera hurbiltzea animatuBurunda Txirrindularitza Klubeko presidente Pablo Jimenez Elvirak nabarmendu zuen klubaren helburua "harrobia egitea dela". Esperientzia handia dute horretan, izan ere klubak dituen 33 urteetan bertatik pasa diren 57 txirrindularik lortu dute profesionaletara heltzea. Jimenezek Burunda Txirrindularitza klubaren osasuna ona dela aipatu zuen, baina euren seme-alabak animatzeko deia egin zien gurasoei. "Gurea txirrindulan aritzeko gune pribilegiatua da. Batzuek uste dute txirrindularitza arriskutsua dela eta nahiago dute euren seme-alabak toki itxietan egotea, ustez kontrolatuago daudelako, baina arriskua toki guztietan dago, mito horrekin bukatu behar da" nabarmendu zuen Jimenezek. Txirrindularitza mantentzen da, baina Burundak aurten ez du jubenilen talderik. "Duela urte batzuk egon zen jaitsieraren ondorioa da hori, eta pena da" gaineratu zuen presidenteak. Eskolako txirrindulariak eta kadeteak ilusio handiarekin zeuden argazki sesioan eta aurkezpenean. Bestalde, Burundak aurten 6 lasterketa antolatuko ditu, eskola mailako 5 proba - uztailaren 2an Urdiainen, uztailaren 16an Iturmendin, uztailaren 25ean Olaztin, irailaren 10ean Ziordian eta irailaren 11n Altsasun - , eta kadeteen mailako proba bat, apirilaren 30ean Altsasun. Baina Burunda Txirrindularitza kluba zabalagoa da. 45 txirrindulari biltzen dira BTT sekzioan, eta astebururo irteerak antolatzen dituzte, eta, horretaz gain, 25 txirrindulari dabiltza zikloturisten sekzioan. Halaber, Sakanako Txirrindularitza Eguneko antolakuntzan laguntzen du Burundak, eta BTT sekzioak BTT ibilaldi ez lehiakor ederra antolatzen du urtero Altsasun. Aurten 16. edizioa izanen da eta ekainaren 16an jokatuko da. Enpresa eta entitateen laguntzaz gain, 307 bazkide ditu klubak.Iazkoa hobetzea, afizionatuen nahiaAfizionatuen eskuadra erabat berrituta dago. 26 txirrindularietatik 19 berriak dira, entrenatzailea, Jaime Garzon madrildarra, barne. Azken bi urteetan 42 garaipen lortu ditu Rural Kutxak, eta maila bikain hori eustea helburuetako bat da. "Erronka handia eta zaila da, baina uste dut badugula taldea hori lortzeko. Iaz ere esaten zuten ezinezkoa zela eta emaitzak berdintzea lortu genuen. Ea aurten gainditzea lortzen dugun" adierazi zuen Floren Eskisabel manager orokorrak. Taldea indartu dela eta txirrindulari on asko dituztela nabarmendu zuen altsasuarrak. Beste batzuen artean Espainiako Kopan bigarrena den Fran Moreno, iaz Euskaldun txapelketa irabazi zuen Paul Kneppers, Karol Domagalski poloniarra eta Vicente Garcia de Mateos nabarmendu zituen. "Oso ongi dabiltzan txirrindulari dezente ditugu eta garaipenak lortzeko aukera badugu. Irabazteko horrenbeste aukerarik duen beste talderik ez dago, eta hori aprobetxatu beharra dago" nabarmendu zuen Eskisabelek. Bidasoako Itzulia irabazi nahiko luke Eskisabelek, "orain arte ez dugulako inoiz lortu". Talde amateurraren zuzendari berriak, San Sebastian de los Reyeseko Jaime Garzonek azaldu zuen taldearen helburua "txirrindulariak formatzea dela, inguruneko jendeari aukerak emateko eta bereziki talde profesionala hornitzeko". Ildo honetan, bere taldea honela definitu zuen: "gaztea baina aldi berean gauzak egiteko heldutasuna duena, bereziki gazteei erakusteko", eta bere helburu nagusia Espainiako Kopa lortzea dela aipatu zuen. Soilik nafar bat dago taldean, Burundatik datorren Beñat Txoperena igantziarra. "Nahiko genuke gehiago izatea. Saiatu gara beste nafar batzuk gure taldera erakartzen baina beste talde batzuk aukeratu dituzte. Ea atzetik txirrindulari onak datozen" gaineratu zuen Eskisabelek. ProfesionalakBestalde, Burundatik sortu zen Rural Kutxa talde kontinental profesionalaren aurkezpena aurreko ostegunean egin zen. Taldearen helburua Espainiako Itzulian aritzea da, Vuelta antolatzen duen Unipublic enpresak emango dituen lau gonbidapenetatik bat lortzea. Horretarako itxura ona eman nahi du Rural Kutxak, gauzak ongi egin. Ildo honetan, dopingaren kontrako zerbitzua kontratatu du taldeak, txirrindulariei kontrol sorpresak egiteko. Plangintza hau afizionatuen edo amateurren taldean ere aplikatuko da. Talde profesionala sendoa da. 20 txirrindulari daude plantillan, horietatik soilik nafar bat, Guillermo Lana, eta 2 milioi euroko aurrekontua dago dena aurrera eramateko. Floren Eskisabel manager nagusiak adierazi zuenez "2010 urtea trantsizio urtea izan zen, ikasketa prozesua, eta 2011 ilusio eta anbizio urtea izango da. Pausu inportantea eman dugu, kirol proiektu sendo eta ona dugu, urte askotan luzatzea espero duguna" adierazi zuen. Burunda Txirrindularitza Taldea 2011Eskolak (Katealde/Carburantes Azaceta/Blender)-Hasiberriak: Jon Chamorro, Jon Ander Borrega, Martzel Etxeberria, Unax Gabirondo, Aitor Josué Cabrera Mikel Unzilla eta Iker Mintegi. -Kimuak: Josu Etxeberria, Hodei Zia, Josu Jaka, Ailetz Lasa, Oihan Vinagre, Raul Granado, Oihan Azkona eta Maialen Aramendia.-Haurrak: Eneko Vilar, Alex Unzilla, Aritz Irigoien, Eneko Aramendia, Asier Juanez, Xabier Basabe, Josu Gabirondo eta Jon Alexis Cabrera. -Teknikoa: Pablo Jimenez. Kadeteak (Auto Talleres San Migel)-Txirrindulariak: Ander Vinagre, David Arroyo, Unai Lasa, Mikel Agerre, Asier Ormazabal eta Ibai Azurmendi. -Teknikoak: Aitor Arteta eta Iñaki Romero.Jubenilak (aurten ez dago jubenilen talderik).-Eskola eta kadeteen aurrekontua: 20.000 euro. Afizionatuak edo amateurrak (Rural Kutxa)-Txirrindulariak: Jose Manuel Gomez (Madril), Carlos Jimenez (Puertollano), Eddy Valdespino (Cuba), Beñat Txoperena (Igantzi), Antonio Molina (Javea), Ruben Fernandez (Murtzia), Ruben Cuesta (Madril), Dario Hernandez (San Sebastian de los Reyes), Niek Hendrik van Geffen (Holanda), Jordi Simon (Navas), Jesus del Pino (Segurilla), Josué Moyano (Argentina), Alberto Martin (Mocejon), Antton Ibarguren (Lezo), Karol Domagalski (Polonia), Joaquin Lopez (Guadarrama), Francisco Garcia (Puente Tocinos), Daniel Plaza (Cuenca), Francisco Javier Moreno (Sabiñanigo), Vicente Garcia de Mateos (Manzanares), Airán Fernandez (Terrassa), Jonathan Perdiguero (San Sebastian de los Reyes), Pablo Torres (A Coruña), Mikel Filgueira (Abadiño) eta Paul Kneppers (Holanda). Hegoafrikako txirrindulari baten fitxaketa ixtear daude. -Staff teknikoa: Kirol zuzendaria: Jaime Gutierrez Garzon. Zuzendari laguntzailea: Jose Migel Fernandez. Mekanikoak: Alberto Mazkiaran eta Felix Mazkiaran. Masajista: Jose Angel Rodriguez. Manager orokorra: Floren Eskisabel. Kirol managerra: Juan Manuel Hernandez.-Afizionatuen aurrekontua: 250.000 euro.