Evans liderra atzoko etapan indartsuena

Guaixe 2011ko martxoaren 15a

Italiako Tirreno Adriatiko proban atzo 178 km-ko etapa jokatu zen Ussita eta Macerata artean. Cadel Evans lider australiarrak sekulako maila eman zuen eta bera izan zen indartsuena faborito guztien artean. Egoi Martinez 73.a izan zen helmugan, 8:59ra. Sailkapen orokorrean Evansek Scarponi du 9 segundora, Basso 12 segundora, Gesink 15 segundora eta Nibali 21 segundora. Gaur 9,3 km-ko erlojupekoarekin despedituko da Italiako bi itsasoak lotzen dituen proba, eta euren artean erabakiko da txapelduna, nahiz eta Evans faborito argiena izan. Egoi Martinez 40.a da sailkapen orokorrean, 13:19ra.