Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, martxoaren 20an, hasiko da Nafarroako Herri Kirol Jolasak 2011 txapelketa. Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatzen ditu Nafarroako Herri Kirol Federazioak. Arbizuko kiroldegiak lehen jardunaldia hartuko du, igandean, goizeko 11:00etatik aurrera. Guztira lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Bigarren jardunaldia Altsasun jokatuko da, martxoaren 27an; hirugarrena Berriozarren, apirilaren 3an; laugarrena Etxarri Aranatzen, apirilaren 10ean, eta final handia Berroetan, apirilaren 17an. Hiru kategorietako neska-mutilak ariko dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte), eta kadete mailakoak (15-16 urte). Kimu mailakoek proba konbinatuko proba izango dute, trontzarik gabe, eta haur mailakoek eta kadete mailakoek proba konbinatua (koxkolak biltzea, zaku lasterketa, txingak, korrika eta trontza) eta sokatira. Sakanako 6 talde guztiraKimuen mailan Etxarri Aranazko Andra Mari ikastola ariko da eta beraiekin batera Berriozar, Unanu (Igantzi), Abelu (Igantzi), Basaburua eta Araxes. Haurren mailan Sakanako lau talde izango ditugu: Etxarri Aranazko Andra Mari, Putterri eta Beriain eta Altsasuko Iñigo Aritza. Haiekin batera Berriozar eta Basaburua ariko dira. Eta, kadeteen mailan Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolarekin batera Berriozar, Basaburua eta Txantrea taldeak ariko dira.