Espainiako Kluben Arteko Txapelketa

Guaixe 2011ko martxoaren 16a

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako klasifikazio faseko azkenaurreko jardunaldia jokatu zen. Altsasuk atseden hartu zuen, eta Irurtzunek Paz Ziganda taldea hartu zuen, bi partidak irabaziz: buruz burukoan Irurtzun taldeko Bergerak 18-15 irabazi zuen, eta eskuz binakakoan Ansotegik eta Pazosek 22-18 hartu zituzten menpean Paz Zigandakoak.