Lacturalek kirola babesteagatik sari berezia jaso du

Guaixe 2011ko martxoaren 16a

Nafarroako Kirol Institutuak 2011 kirol babesletza sariak eman ditu. Tartean, egoitza Etxeberrin duen Lacturalek sari berezia jaso du. Lacturalek ondoko kirol taldeak babesten ditu: areto futboleko Triman Navarra Xota, emakumezkoen areto futboleko Orvina Lacturale, emakumezkoen saskibaloiko Union Navarra Basket Obenasa, eta hainbat pilota eskolatan laguntza ematen du.Horretaz gain, Irabia Intersport taldeak zilarrezko domina jaso du kirola babesteagatik. Kasu honetan Irabia Intersport taldeak 20 urte daramatza Lakuntzan egoitza duen Aralar Txirrindulari Taldea babesten.