Langabezia % 2,74 hazi da

Guaixe 2011ko martxoaren 15a

Laugarren hilabetez segidan langabeziak gora egin du ibarrean. Otsailean ilbeltza akaberan baino 42 langabe gehiago zeuden izena emanda Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. Guztira 1.574. Sakanako 15 udalerrietatik bederatzitan egin zuen gora langabeen kopuruak: Altsasun 17, Irurtzunen 8, Arbizun 6, Uharte Arakilen 5, Arakilen, Irañetan eta Lakuntzan 4na, Urdiainen 2 eta Ziordian 1.Hiru herritan egin du behera langabeziak: Etxarri Aranatzen 6, Iturmendin 2 eta Arruazun 1. Gainontzeko hiru herrietan, Ergoienan, Bakaikun eta Olatzagutian zegoen moduan gelditu da langabezia. Generoari dagokionez, emakumezkoak dira langabe gehienak: 887, %56,35 (36 gehiago). Gizonezkoak, berriz,  687 dira, %43,64 (6 gehiago). AdinaLangabetu sakandarren %51,08k (804) 25 eta 44 urte artean dituzte, aurreko hilean baino 14 gehiago. Haietatik 450 emakumezkoak dira eta 354 gizonezkoak. Tamainan bigarren adin multzo handiena 45 urtetik gorakoena da, %35,51. 559 pertsona dira, ilbeltzean baino 16 gehiago. Haietatik 331 emakumezkoak eta 228 gizonezkoak. Eta azken adin taldea 25 urte baino gutxiago dutenena da, %13,4 dira, hau da, 211 pertsona. Emakumezkoak 106 eta gizonezkoak 105. SektoreakAltsasu eta Iruñeko enplegu bulegoetan erregistratutako Sakanako langabeen erdiek, %51,27, zerbitzuetan lan egin nahiko luke. Guztira 807 sakandar, ilbeltzean baino 25 gehiago. Industriak sakandarren lan eskaeren heren bat, %32,59, jaso du. Hau da, 513 pertsonak lan egin nahiko lukete industrian, aurrekoan baino hiru gehiago.Eraikuntzan lan egiteko 122(%7,75) lan eskaera daude enplegu bulegoetan, ilbeltzean baino 6 gutxiago. Lehen sektorean aritzeko prest dauden sakandarrak 40 dira (%2,54), aurreko hilean baino 8 gehiago. Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarren kopurua ere hazi egin da, dozena bat gehiago dago langabezia zerrendetan, 92(%5,84).NafarroaOtsail akaberan Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurreko hilabetean baino 716 pertsona gehiago zeuden erregistratuta (%1,59). Guztira 45.866 langabetu zeuden Nafarroan. Haietatik 23.698 emakumezkoak ziren (%2,26 gehiago) eta, gainontzeko 22.168 gizonezkoak (%0,88 gehiago). Otsailean langabeziak gora egin izana datu txartzat jo zuen Imelda Loreak, Nafarroako Gobernuko Lan zuzendari nagusiak. Loreak nabarmendu duenez, langabezia lehen sektorean, zerbitzuetan eta aurretik lanik ez duten pertsonen artean hazi da. "Eraikuntza eta industria, berriz, azken urtean enplegua sortzen ari dira".Gizarte Segurantzan afiliatuen kopurua 200 pertsona hazi zela ere azpimarratu zuen Imelda Loreak, "ekonomia jardueraren hazkundearen isla da".