Udalekuetarako izen ematea zabaltzear

Guaixe 2011ko martxoaren 23a

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak udalekuak antolatu ditu, Nafarroako beste Euskara Zerbitzuekin batera, gaztetxoen lagunarteko euskara bulkatzeko.Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailen arteko ikasleak eta DBHko 1. eta 2. mailetako D ereduko ikasleek izanen dute aukera udaleku horietara joateko; eta  parte-hartzaile guztien   komunikazio tresna euskara izan dadin, udalekuak herri euskaldunetan eginen dira. EskaintzaEuskara Zerbitzuak lau udaleku eskainiko ditu, ikasmailen arora banatuta. Hala, Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. maila bitartean ari diren haurrak piraten udalekuaz gozatzeko aukera izanen dute Pasai Donibanen. Larraulen eginen da Xamariko udalekua. Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleak hartuko ditu. Bi udaleku horiek garilean eginen dira, aste beteko txandetan.Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleak Zerainen Bertso udalekuan parte hartzeko aukera izanen dute. Agorrilaren lehen astean izanen da. Udaleku sorginduan parte hartzeko aukera izanen dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak. Zugarramurdin izanen da, garileko azken hiru asteetan. Izen emateaAstelehenetik asteazkenera izena emateko aukera izanen da. Plaza kopuru mugatua da eta zozketa bidez erabakiko da. Lehentasunaren arora, hiru txanda aukera daitezke izena emateko. Gehienez ere lauko taldeetan izena eman daiteke.